Datuak

Beste 334 kasu positibo detektatu dituzte Hego Euskal Herrian

Martxoaren 14tik zenbatutako kutsatu kopururik txikiena izan da igandean. Positiboen ehunekoa %4,5 izan da.

PCRak egiteko gunea Tuteran (Nafarroa), artxiboko irudi batean. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko maiatzaren 17a
12:55
Entzun

Transmisioaren beheranzko joera egonkortzen ari da Hegoaldean; koska bat beherago da kutsatuen kurba, beste behin. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 334 COVID-19 kasu atzeman dira atzo egindako probetan. Zehazki, Hego Euskal Herriko osasun sistemek 7.482 test egin zituzten birusa detektatzeko, eta, beraz, %4,5 izan zen positiboen ehunekoa.

Kutsatuen datuak herrialdez herrialde aztertuta, positibo kopuruak Bizkaian baizik ez duen gainditu 100 kasuren langa: 151 kasu detektatu zituzten herrialde horretan. Gipuzkoan 151 kasu zenbatu ziren; Nafarroan, 58, eta Araban, berriz, 29.

Osakidetzak eta Osasunbideak guztira 27 lagun ospitaleratu zituzten igandean. Hala, ohi denez, erietxeratutako pertsona kopurua astegunetan baino aski apalagoa izan zen asteburuan. Ordea, hamalau egunetako bilakaerari so, eguneko 61 pertsona sartu dituzte ospitaleetan COVID-19aren sintomak larriagoturik. Halaber, osasun agintariek jakinarazi dute 355 paziente direla gela arruntetan. ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan, berriz, 165 lagun daude.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 74 urteko gizonezko bat zendu da gaitzak jota herrialdean.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.