Albistea entzun

'Aita Mari' itsasontziak 50 pertsona erreskatatu ditu

Erreskatatu dituztenen artean lau adingabe daude

Erreskatearen momentua
Erreskatearen momentua ANTONIO TRIVES / @AntonioTrives Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2021eko maiatzak 27

Duela minutu batzuk Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEak sare sozialetan zabaldu duenez, mediterraneo itsasoaren erdialdean, Maltako uretan, «noraezean» zeuden 50 pertsona lagundu ditu itsasontziak. Azaldu dute erreskatatu dituzten pertsona horiek Libiatik atera zirela, eta salbu daudela oraingoz. Ordu batzuk Libia eta Italia artean igaro ondoren erreskatatu ditu ontziak. Lau adingabe daude erreskatatu dituztenen artean, hamasei eta hamazazpi urte bitartekoak.

Itsas Salbamendu Humanitarioak kudeatzen du Aita Mari orain, eta Adrako (Almeria, Espainia) portutik atera zen maiatzaren 8an. Gaurkoa bigarren erreskatea litzateke. Izan ere, lurra utzi eta gutxira, hamasei pertsona zeramatzan txalupa bati lagundu zion ontziak. 

Antonio Trives kazetaria ere ontzian dago, eta, duela egun batzuk Twitter bidez azaldu zuenez, Aita Mari Libiatik atera ziren 95 pertsonaren bila zebilen. Hala ere, azkenean, Libiako eta Tunisiako kostazainek erreskate bat antolatu zuten haiengandik hurbil zebilen merkataritza ontzi baten bidez. Kazetariaren arabera, oraindik ez dakite zer gertatu den erreskatatu zituzten pertsonekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Zenbait herritar Iruñeko txertaketa gunean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kiroldegian. ©JESUS DIGES / EFE

Hego Euskal Herriko biztanleen %35ek osatua dute txertaketa pauta

Uxue Rey Gorraiz - Oihana Teyseyre Koskarat

Osakidetza datorren astean hasiko da 40 urtetik beherakoak txertatzen. Hegoaldeko herritarrak Iparraldean txertatzeko irizpideak lauso dira

Euskararen erabilera %7 eta %52 artekoa da EHUko eremu ez-formaletan

Berria

Soziolinguistika Klusterrak hamazazpi fakultatetan euskara zenbat erabiltzen den behatu du, Euskara Errektoreordetzak eskatuta

Claudia Venceslao eta Luis Maria Salgado, atzo, agerraldian. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

EH Bilduk arau bat ondu du egoitza pribatuetako baldintzak «duintzeko»

Edurne Begiristain

Arabako egoitza zentroak ituntzeko proposamena landu du. Eragile eta sindikatuei aurkeztuko die zirriborroa, irailean erregistratu aurretik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.