Albistea entzun

Euskara

Orotara 90 udalerri batuta, Uemak 30. urteurrena ospatu du

Villabona-Amasa eta Zizurkil batu dira azken hilabeteetan, eta ohiko batzarrean azpimarratu dute 30 urtean bide «urratzaile eta aitzindaria» egin duela udalerri euskaldunen mankomunitateak.

UEMAren batzarra, Villabona-Amasako Gurea antzokian
UEMAren batzarra, Villabona-Amasako Gurea antzokian Maialen Andres / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2021eko maiatzak 29 19:47

Villabona-Amasako Gurea antzokian ospatu du 30. urteurrena Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Tokia espresuki aukeratua izan da, Villabona-Amasa eta Zizurkil izan direlako elkartera batu diren azken bi udalerriak, eta, orotara, 90 udalerrik osatzen dute gaur egun Uema. Guztien artean, 266.000 biztanleko lurgune euskalduna osatzen dute.

Horregatik, «egun berezia» dela nabarmendu du Uemak berak batzarraren hasieran. 1991ko maiatzean sortu zen mankomunitatea, hainbat udalek Aizarnazabalen udalerri euskaldunen egunean egindako batzarrean. Urteotan bide «urratzaile eta aitzindaria» egin dela nabarmendu dute, eta, hori omentzeko, Iraitz Lazkano Uemako egungo lehendakariarekin batera, bertan izan dira aurreko sei lehendakariak ere: Antton Iztueta, Kontxi Gabantxo. Mikel Illarregi. Jon Bollar, Maren Belastegi eta Josu Labaka.

Halaber, erakundeetako zein euskalgintzako ordezkaritza zabala izan da gaurko batzarrean. Hala nola Miren Dobaran  Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Mikel Arregi Nafarroako Gobernuko Euskarabideko zuzendaria, Jabi Asurmendi Udalbiltzako lehendakaria. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia. Agurne Gaubeka Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria. Martxelo Otamendi BERRIA egunkariko zuzendaria, Kike Amonarriz Topagunea Euskaltzaleen Elkarteko lehendakaria, Alizia Iribarren, AEK-ko koordinatzaile nagusia, Elkar Fundazioko Joan Mari Larrarte eta Elhuyar Fundazioko Jon Abril. 

Iñaki Arregiri omenaldia

Urteurren horretan, «Uemaren sortzaile, bide urratzaile, koordinatzaile eta arima izan zen Iñaki Arregi» omendu dute. 2010ean hil zen, eta lore sorta eskaini zaio Graxi Arregi alabari. «Hik ereindakoa uzta ederra ematen ari duk, Iñaki. Eskerrik asko!», esan diote. Halaber, Karmele Aierbe ezin izan da bildu batzar berezi horretara, osasun arazoengatik, eta hari ere hitz beroz mintzatu zaizkio. «Uema osatzen dugun guztion izenean, hemendik Ataunera, besarkadarik eta muxurik handiena Karmele Aierberentzat. Badakigu nahi baino pattalago zabiltzala, Karmele, baina eutsi goiari, eutsi irribarreari». 

Paul Bilbaok Kontseiluko idazkari nagusiak urteotan egindako ekarpenagatik zoriondu egin du Uema. «Finean, arnasguneetan bizi ez garen euskaldunontzat, ikusgarri egiten duzue euskaraz normaltasunez bizitzerik badagoela», azpimarratu du Bilbaok. Azken egunetan epaitegietatik euskararen kontra hartu diren azken erabakiei erreferentzia eginez, gogoratu du Uemari ere ezaguna zaiola botere judizialen esku hartzea: «Hor ere, eskerrik asko tinko eusteagatik, baina batez ere bide berriak irekitzeagatik». 

Lazkanoren hitzak

Udalerrien euskalduntzean aitzindaritza lana egin dela goraipatu du Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak, baina ez dute horretara mugatu nahi: «Herritarren kontzientziazioa eta ahalduntzea oinarrizko zeregina bihurtu dira Uemarentzat. Eskola guztietara heltzen den Uemaren hezkuntza proiektua garatu dugu, edota euskararen arnasguneen garrantzia nabarmentzeko Arnasa gara kanpaina, bi adibide soilik aipatzearren».

Uemako lehendakariak berak ere erreferentzia egin die azken epaiei, eta horiei aurre egiteko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute. Arratsaldeko Baionako elkarretaratzean egongo dira, kasurako.

Horregatik, babes juridikoa eskatu du Lazkanok: «Aitortza egiteko, eta babesteko neurriak eta legeak behar ditugu. 30 urte igaro eta gero, inguruko erdara nagusiek, epaileen eta botere faktikoen indarrarekin, apal eta bigarren mailako herritar nahi gaituztela kontziente baikara oraindik». Horri erantsirik, euskara indartuko duten neurrien beharra nabarmendu du, halaber: «Euskararen ekosistema osoa elikatuko duen egiturazko erabakiak behar ditugu orain, urte askoan egin dugun bidea eta lana benetan lora dadin».

Uema eta Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordea pozik agertu da ekitaldiarekin: «Benetan pozgarria da gaur hemen ospatzen ari garena. Uemak 30 urte bete ditu, 90 arnasgune ditugu euskararen normalizazioari ezinbesteko ekarpena egiten». Dobaranen hitzetan, arnasgune horiek zaintzea, sendotzea eta zabaltzea da Eusko Jaurlaritzaren helburua. «Hori posible egiteko badaukagu azpiegitura eraginkorra: Uema. Eta badaukagu lankidetza leial eta sendo bat eraikia Eusko Jaurlaritzaren eta Uemaren artean». Uemak haur eta gazteentzako antolatzen dituen egitasmoen garrantzia azpimarratu du. 

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusia eta Paul Bibao karguan haren aurrekoa, atzean Kontseiluko eragileetako ordezkarik dituztela, gaur, Durangon (Bizkaia). ©Marisol Ramirez / FOKU

Adostasunak eta «letra larriko politika» aldarrikatu ditu Eskisabelek, Kontseiluaren lema hartuta

Julen Aperribai

Euskararen biziberritzea «justiziari eta kohesio sozialari muin-muinean» lotutako auzia dela defendatu du idazkari nagusiak, eta balio horiekin bat egiten duten guztiekin adostasunak bilatuko dituela aurreratu. Tresna berriak behar dituzte euskaldunek, haren arabera, «bizitza bizigarriak izango badituzte».

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Alderdien arteko jokotik kanpo utzi behar da hizkuntzaren auzia»

Julen Aperribai

Kontsentsuak sortzeko duen gaitasuna goratu dio Eskisabelek Kontseiluari, baita eraldaketa prozesuekin lotzeko borondatea ere. Horretan eragin nahi du, baina bide horretan hasia ikusten du euskalgintza.
Pello Otxandiano, Blbon egindako hitzaldian ©Monika del Valle / Foku

Hezkuntza akordioak «jauzi bat» ekartzea nahi du EH Bilduk

Gotzon Hermosilla

Lege berriak haren ustez ekarri beharko lituzkeen 11 urratsak zerrendatu ditu Bilbon egindako mintegi batean.

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, otsailean Osakidetzan egindako greba. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Osakidetzako arazoak lehenagotik datozela salatu dute sindikatuek

Isabel Jaurena

SATSE «kezkatuta» dago gertatutakoak osasun langileengan izanen dituen ondorioengatik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.