Albistea entzun

Ahal Dugu-k, Ezker Batuak eta Batzarrek lehen bilera egin dute, indarrak batzeko asmoz

Hiru alderdiek «oso positibotzat» jo dute lehen hartu emana. Eremu propio bat eratu nahi dute politikak arlo sozialerantz bultzatzeko, eskuin muturra geldiarazteko eta «PSNren tentazio kontserbadoreak eragozteko»

Nafarroako Ahal Dugu, Ezker Batua eta Batzarreko ordezkaritza, gaur Arrotxapea auzoko Ahal Dugu-ren egoitzan
Nafarroako Ahal Dugu, Ezker Batua eta Batzarreko ordezkaritza, gaur Arrotxapea auzoko Ahal Dugu-ren egoitzan Batzarre Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko ekainak 1

Nafarroako Ahal Dugu-k, Ezker Batuak eta Batzarrek aurretik adierazia zuten elkarren artean hitz egiten hasteko asmoa, eta gaur goizean errealitate egin da. Ahal Dugu-ren Iruñeko egoitzan elkartu dira, bi urte barruko hauteskundeei begira indarrak batzeko helburuarekin. Lehen hartu-emana amaituta, hiru alderdiek «oso positibotzat» jo dute bilkura.

Alderdi bakoitzetik hiruna ordezkari izan dira; bederatzi, guztira. Nafarroako Ahal Dugu-ren kasuan, Begoña Alfaro koordinatzailearekin batera, Herritarren Kontseiluko beste bi ordezkari izan dira, Imanol Cobos eta Daniel Lopez; Nafarroako Ezker Batuaren izenean, Jose Miguel Nuin parlamentari ohia, Carmen Rubalcaba Antolamendu idazkaria eta Carlos Guzman izan dira; eta Batzarretik, Iñigo Rudi, Olga Risueño eta Txema Mauleon.

Eztabaidaren abiapuntuan badaude ere, helburua da erakunde guztietan ekintza politikorako planteamendu bateratu bat lortzea. 2019ko bozen atarian, Nafarroako Parlamentuan eta Iruñeko Udalean bederen ahalegin bat egin zen horretarako, baina azkenean Ezkerra, Ahal Dugu eta Iruñeko Udalean Aranzadi bananduta joan ziren, eta muturreko handia hartu zuten —Parlamentuan, Ahal Dugu-k bi parlamentari eta Ezkerrak bat erdietsi zuten, baina ozta-ozta, eta udalean, hautetsirik ez—. Aurreko hilabeteetan halakorik ez errepikatzeko gogoetak plazaratu dituzte, tartean Batzarrek

Alderdien balorazioa

Gaurko bileran, garai berri bat ireki dela nabarmendu dute. Begoña Alfaroren hitzetan, hiruren artean elkarguneak bilatu behar dituzte, eremu politiko eta sozial propio bat lortzeko asmoz, eta hiru helbururekin: «Nafarroako Gobernuaren politika gizarte arloetara eramatea; eskuin muturra geldiaraztea eta PSNro tentazio kontserbadorerik izatea eragoztea»

Ildo beretik, Carmen Rubalcaba Nafarroko Ezker Batuko Antolamentu idazkariaren arabera, sozialki «anbizio handiagoko politikak» behar ditu gizarte nafarrak. «Ezkerraren indarra handitu behar dugu, eta indarren korrelazioa aldatzeko asmoz, koalizio honen alde apustu egiten dugu. Oinarrizkoa eta funtsezkoa da gure lurraldeko mobilizazio sozialekin bat egiten duten alor soziopolitiko bat ere izatea», zehaztu du. Unidas Podemosen apustua Nafarroara eraman behar dela gaineratu du.

Batzarreko Olga Risueñoren arabera, elkarrekin lan egin nahi dute, baina ez dute mugatu nahi hauteskunde arloko akordio bat erdiestera, eta «antolamendu arloan» ere indarrak batu nahi dituzte. «Hemendik aurrera, Nafarroako ezkerraren arteko topagune bat eraikitzen hasiko gara, gaur hemen gauden hiru alderdiek ordezkatutako eremu hori zabalduko eta biziberrituko  duen proiektu baten bidez». 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jende andanak parte hartu zuen Zemmourren kontrako mobilizazio antifaxistan, atzo arratsaldean, Miarritzen. ©GUILLAUME FAUVEAU

Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka bildu dira

Ekhi Erremundegi Beloki

Protesta askotarikoa egin dute Miarritzen, besteak beste, EH Baik, LABek eta Les Bascosek deituta
Bakartxo Ruiz, parlamentuan, eta atzean Maria Txibite gobernuko lehendakaria, ekainean. ©Idoia Zabaleta / Foku

Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa lortu dute aurrekontuei buruz

Joxerra Senar

Oraindik ere ez da erabateko akordioa, eta zerga neurrien inguruan ados jartzea falta dela azpimarratu du Bakartxo Ruizek. Haren esanetan, «akordioa osoa izan arte» ez dute xehetasunen berri emango. Gobernua baikor azaldu da 2022an aurrekontuak izateko bidean.

 ©EH BILDU

EH Bilduk estatutuaren «agortzea» nabarmendu du; PSE-EEk, ekarpenak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urkulluk azaldu du «bete gabe» dagoela eta 30 eskumen lekualdatzeke daudela oraindik ere. PPk estatutuaren «deuseztatze» nahia salatu du

Zemmourren kanpaineko afixa bat, Angelun (Lapurdi). ©Guiilaume Faveau

Jende andana bildu da Miarritzen Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka

Ekhi Erremundegi

Besteak beste, LAB sindikatuak, EH Baik eta Les Bascos LGBT kolektiboak egin dute deialdia. Oraindik ofizialki deklaratu ez bada ere, Frantziako presidentetzarako hautagaitza prestatzen ari da Zemmour, 2022ko bozetarako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.