Albistea entzun

Udal hauteskundeak

Arbonako bozak berriz egin beharko dituzte, irailean

Frantziako Estatu Kontseiluak agindu du bozak berriz egitea. Anartean, auzapeza eta hautetsiak kargutik kendu dituzte, eta Frantziako Estatuko ordezkari batzuek kudeatuko dute Herriko Etxea, irailera arte.

2020ko martxoko herriko bozen irudi bat.
2020ko martxoko herriko bozen irudi bat. Guillaume Fauveau Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2021eko ekainak 1

2020ko martxoan izan zen herriko bozen lehen itzulia Ipar Euskal Herrian. Arbonan (Lapurdi) bi zerrenda aurkeztu ziren orduan: Marie Josee Mialocq buru zuen Arbona Zuekin zerrenda, eta Beñat Arla buru zuen Hats Berri Bat Arbonari zerrenda. Mialocqen zerrendak irabazi zituen bozak, 530 bozekin, eta 416 boz izan zituen Arlarenak. Baina, bozen egunean, akats administratibo bat gertatu zen: Hats Berri Bat Arbonari zerrendaren boto paperetan, kide baten «espainiar nazionalitatea» ez zen zehaztua izan. Mialocqek, orduan, helegitea ezarri zuen, Hats Berri Bat Arbonari zerrendaren bozak baliogabetzeko: hala gertatu zen, eta, orain arte, Mialocq izan da auzapez. 

Iragan irailean, Paueko Administrazio Auzitegiak agindu zuen bozak berriz egin behar zirela, Mialocqen helegitearen harira. Hark, ordea, Frantziako Estatu Kontseiluan epaiari helegitea jarri zion, eta atzo trenkatu zuen instituzioak: bozak berriz egin beharko dituzte Arbonan, datorren irailean. Usaian bezala, hautagaiek bi asteko epea izanen dute kanpaina egiteko. Anartean, auzapeza eta hautetsiak kargutik kendu dituztenez, Frantziako Estatuko ordezkari batzuek kudeatuko dute Herriko Etxea.

Paueko Administrazio Auzitegiak auziaren emaitza eman ondotik, BERRIArekin mintzatu zen Zigor Goieaskoetxea, Arlaren zerrendakoa: «Suprefeturan behar bezala aurkeztu genituen dokumentuak, baina boto paperetan ahantzi genuen. Espainiar nortasun agiria dut, baina ez naiz espainola. Naturalki egin genuen».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Bakartxo Ruiz, parlamentuan, eta atzean Maria Txibite gobernuko lehendakaria, ekainean. ©Idoia Zabaleta / Foku

Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk akordioa lortu dute aurrekontuei buruz

Joxerra Senar

Oraindik ere ez da erabateko akordioa, eta zerga neurrien inguruan ados jartzea falta dela azpimarratu du Bakartxo Ruizek. Haren esanetan, «akordioa osoa izan arte» ez dute xehetasunen berri emango. Gobernua baikor azaldu da 2022an aurrekontuak izateko bidean.

Zemmourren kanpaineko afixa bat, Angelun (Lapurdi). ©Guiilaume Faveau

Jende andana bildu da Miarritzen Eric Zemmour eskuin muturreko polemistaren aurka

Ekhi Erremundegi

Besteak beste, LAB sindikatuak, EH Baik eta Les Bascos LGBT kolektiboak egin dute deialdia. Oraindik ofizialki deklaratu ez bada ere, Frantziako presidentetzarako hautagaitza prestatzen ari da Zemmour, 2022ko bozetarako.

 ©EH BILDU

EH Bilduk estatutuaren «agortzea» nabarmendu du; PSE-EEk, ekarpenak

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Urkulluk azaldu du «bete gabe» dagoela eta 30 eskumen lekualdatzeke daudela oraindik ere. PPk estatutuaren «deuseztatze» nahia salatu du

Urkullu, gaur, herritarren galderak erantzuten. ©Irekia

Urkulluk esan du «bateragarriak» direla pentsio minimoa hobetzea eta AHTa egitea

Edu Lartzanguren

Herritarrek eginiko hogei galderari erantzun dio Iñigo Urkullu lehendakariak, '#UrkulluTopaketa' egitasmoaren barruan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.