Albistea entzun

Basogintza

Bizkaiak produktu natural bat erabiliko du pinuaren xingola marroiaren aurka

Neiker institutuak probatutako bioestimulatzaile bat 4.000 hektarea pinuditan zabalduko dute

Xingola marroiak jotako pinuak, Beizaman.
Xingola marroiak jotako pinuak, Beizaman. Gorka Rubio / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko ekainak 3 09:16

Produktu kimikoak alde batera utzi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, eta osagai naturalekin egindako bat erabiliko du pinuen xingola marroiaren gaixotasuna tratatzeko. Arratia-Nerbioi eta Durangaldeko 4.000 hektarea pinurekin hasiko da, ekainaren amaieran eta uztailaren erdialdearen artean, eguraldiaren arabera. Helikopteroen bitartez zabalduko dute produktua.

Zehaztu dutenez, osagai naturalekin egindako produktu bioestimulatzaile bat da; hau da, zuhaitzak indartsuago eta erresistenteago egitea da helburua, eta ez zuzenean xingola marroia eragiten duen onddoa botikekin hiltzea. Neiker ikerketa zentroak iaz aztertu eta probatu zuen produktua. Egiaztatu dutenez, ez du kalterik eragiten ingurumenean. Produktu hori nekazaritza ekologikoan erabiltzeko baimenduta dago.

Xingola marroia eta xingola gorria koniferoak hiltzeraino ahultzen dituzten gaixotasunak dira, onddoek eragindakoak. Ez dira berriak Euskal Herrian, baina azken urteetan, eguraldiak lagunduta, gogor jo dituzte intsinis pinudiak Bizkaian, Gipuzkoan, eta Arabako eta Nafarroako iparraldean. Xingolaren agerpenak bizkortu egin du pinudien mozketa. Bizkaian eta Aiaraldean batez ere, eukaliptoak hartu du pinuak galdutako lurraldearen zati handi bat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Tentsio uneak Petronorren

Ertzaintzak langile bat atxilotu du Petronorreko piketean, eta hainbat zauritu

Imanol Magro Eizmendi

Zuzendaritzako kide bat grebalariak zeuden atetik sartzen saiatu denean hasi dira liskarrak. Findegiak beste bi sarrera ditu, eta haiek libre zeuden.

Greba egin duten hiru garbitzaile, Bilboko manifestazioan. ©Aritz Loiola / Foku

Bizkaiko bulego garbitzaileen soldata ez dira iristen 900 eurora

Imanol Magro Eizmendi

Oinarrizko soldata kale garbitzaileenarekin berdintzea eskatu dute ELAk deituriko greba egunean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lan hitzarmenak negoziatzen ari dira

Kamioiak bidesaria kobratzeko arku bat, N1ean, Andoainen. ©Jon Urbe / Foku

Bidesarien ordainketa etengo du Gipuzkoak, epaia argitaratzen denean

Iker Aranburu

Uko egin dio dekretu bat egiteari behin-behinean berriro indarrean jartzeko. Aldundiak, dena den, uste du Europak arrazoia emango diola eta ordainsariak bere horretan jarraitu ahalko duela.

Ursula Von der Leyen, Bruselan, Kanadarekin elkartu ostean, gaur. ©OLIVIER HOSLET / EFE

AEBek eta EBk akordio bat egin dute Airbus-Boeing auziari soluzioa emateko

Xabier Martin

Bruselak eta Washingtonek urrats handia egin dute muga zergen auzia konponbidean jartzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.