INGURUMENA

Urdaibain jaio zen munduko lehen arrano arrantzale albinoa hil egin da

Duela hiru egun jaio zen arrano kumea, eta gaur hil da. 

Zuri, arrano arrantzale albinoa. URDAIBAI BIRD CENTER
jone arruabarrena
2021eko ekainaren 5a
10:27
Entzun

Urdaibai Bird Centerreko arduradunek arranoa jaio zenean ere jakinarazi zuten: erronka handia zen arrano arrantzale albino bat bizirik mantentzea. Eta hala izan da azkenean, jaio eta hiru egunera hil baita arrano kumea. Horrez gain, arduradunek azaldu zuten onena zela «naturari bere bidea egiten» uztea, eta azkenean arranoak ezin izan du bizirik iraun.

Beste bi kume ere jaio ziren astebete lehenago, eta kume albinoa jaiotzen azkena izan zen. Hala ere, hil berri den txita hiruretatik txikiena zen, eta, Bird Centerrek azaldu zuenez, segur aski «ikusmen arazoak» zituen, eta horrek «zailtasunak» ekartzen zizkion gurasoek emandako janaria ahoratzeko. Gainera, azaldu dutenez, kumearen amak osasuntsu zeuden beste bi kumeen elikadura lehenetsi du une oro, txitaldiaren iraupena ziurtatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.