Albistea entzun

Mexiko

Lopez Obradorren alderdiak gehiengoa eskuratu du legebiltzarrerako bozetan

Mexikoko presidentearen Morena alderdiak egun dituenak baino eserleku gutxiago izango ditu hurrengo legealdian, 190 eta 203 artean. Aliatu dituen Langileen Alderdiaren eta Berdeen babesarekin gehiengo osoa izango luke.

Morenako buru Mario Delgado, emaitzen bei izan osteko agerraldian. /
Morenako buru Mario Delgado, emaitzen bei izan osteko agerraldian. / Carlos Ramirez/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2021eko ekainak 7 12:12

Andres Manuel Lopez Obrador presidentearen Morena Nazioa Onbideratzeko Mugimenduak irabazi ditu parlamenturako hauteskundeak, nahiz eta, behin-behineko emaitzen arabera, aurreko legealdian baino eserleku gutxiago izango dituen: 190 eta 203 artean —500 aulki ditu legebiltzarrak—. Dena den, bozketetan gehiengo osora heltzeko arazorik ez du izango, betiere, aliatu dituen PT Lanaren Alderdiaren eta PVEM Mexikoko Alderdi Berde Ekologistaren babesarekin, hiruren artean.

Dena den, kolpea ere jaso du estatuburuaren alderdiak; izan ere, legealdiko helburuetako bat zuten konstituzioa erreformatzea, eta horretarako legebiltzarraren bi herenen babesa beharko luke, 334 diputaturena, alegia, eta, gaur-gaurkoz, ez dute halakorik. Dena den, oposizioak ere ez ditu erdietsi bere buruari jarritako helburuak, eta ezin izan dio aurrea hartu agintean den taldeari. Hala, Va por Mexico koalizioak —PAN, PRI eta PRD alderdiek osatutakoak— 181 eta 218 eserleku artean izango ditu, gehiengo absolututik urrun.

Legebiltzarrerako bozak ez ezik, eskualdeetakoak ere egin dituzte Mexikon, eta horietan bi koalizio nagusiek aldarrikatu dute garaipena. Va por Mexico koalizioak sei estatutan aldarrikatu du garaipena, eta beste hainbeste egin du Morenak ere. PAN, PRI eta PRDk osatutako zerrenda nagusitu egin da Mexiko Hirian, baita Cayoacan eskualdean ere. Aldiz, Morena izan da garaile Zacatecasen, Michoacanen eta Guerreron, besteak beste.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Fa Populu Insemeren zerrendaburu Gilles Simeoni, iragan ostegun arratsaldean, Bastiako mitinean. ©#BARRA_ABILDUA#FAPOPULU_INSEME

Puzzle bat Simeonirentzat

Ander Perez Zala

Mugimendu nazionalistaren batasuna edo zatiketa baieztatuko dute Korsikan gaur egitekoak diren bozen lehen itzuliko emaitzek. Marcangeli eskuindarra izango da pisuzko lehiakide bakarra

 ©ELISA LONCON

«Maputxeok gure patua erabakitzea autodeterminazio ariketa politiko bat da»

Jon Ordoñez Garmendia

Elisa Lonconek argi du Txileko konstituzio berriak estatuaren nazioaniztasuna eta maputxeen hizkuntza eskubideak aitor ditzan hautatu dutela. Kargua onartuko lukeen arren, ez luke nahi Biltzarreko presidentetzak zeregin horretatik urruntzea.

Ebrahim Raisi kleriko kontserbadorea, hauteskunde egunean. ©ABEDIN TAHERKENAREH / EFE

Ebrahim Raisi aise gailendu da Irango presidentetzarako bozetan

Iosu Alberdi

Klerikoak botoen %62 eskuratu ditu. Inoizko parte hartzerik txikiena izan da. Printzipalistenak izango dira botere exekutiboa eta legegilea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.