Albistea entzun

Katalunia

CUPek Junquerasen gutunari erantzun dio: «Ezin diogu uko egin aldebakartasunari»

Espainiako Konstituzioaren barruan negoziatzea «sarraila bat okerreko giltzarekin zabaltzea» dela dio CUPek.

CUPeko diputatuak, duela hiru aste Bartzelonan egindako ekitaldi batean.
CUPeko diputatuak, duela hiru aste Bartzelonan egindako ekitaldi batean. Toni Albir / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2021eko ekainak 8 13:59

Kataluniako independentismoaren barruan harrabotsa sortu du Oriol Junqueras ERC Esquerra Republicanako presidenteak atzo argitara emandako artikuluak, eta hari erantzun dio gaur CUPeko talde parlamentarioak, Ara egunkarian publikatutako beste artikulu batean. Aldebakarreko bidea alboratzea defendatzen zuen Junquerasek. CUPek, berriz, bide hori ere irekita mantentzearen beharra nabarmendu du: «Garbi dagoena da mundu guztiak dakiena: ezin diogula uko egin askatasuna irabazteko borroka demokratikorako ezein bideri, ezta aldebakartasunari ere».

Kataluniako gatazka konpontzeko, Eskozia eredutzat hartzea proposatu zuen Junquerasek, baina antikapitalistek gogoratu diote Erresuma Batuko Gobernuak «independentismoak bozkalekuetan lortutako garaipena» onartu zuela, «borrekin eta errepresioarekin eraso egin beharrean». Egungo Espainiako Gobernuak oraindik ere «erreferenduma demonizatzen» duela dio, eta horrek «iragan triste eta autoritario baten mamuak» haizatu besterik ez dituela egiten. Espainiako Konstituzioa onartzea elkarrizketarako baldintzatzat jartzen duela oroitu du CUPek, eta bide horrekiko eszeptiko agertu da: «Espainiako Konstituzioaren barruan elkarrizketaz aritzea sarraila bat okerreko giltzarekin zabaltzen saiatzea bezala da; ez du zentzurik».

Herri mobilizazioaren garrantzia nabarmendu du CUPek idatzian, argudiatuta elkarrizketa mahaia Tsunami Demokratikoa mugimenduaren mobilizazioen emaitza izan zela. Mahai horrekin Madrilek «tentsioa baretu» nahi dutela uste du CUPek, eta estrategia horretan kokatu ditu indultuak ere: «Borroka eta antolakuntza ziklo bat itxi nahi du indultuekin».

«Babesgabeenen» alboan

Horren aurrean, «langileriaren eskubideak eta askatasuna defendatuko dituen gobernu independentista bat» aldarrikatu du, eta horrek «indarra» eskatuko duela gaineratu. «2017ko urrian jendeak gorputza eta bihotzak jarri zituen, eta orain, instituzioak ez direnean ari maila ematen, berriz ere jendea behar dugu: desobedientzia zibila etxegabetzeen aurka eta familiak etxeetatik kanporatzen dituzten agindu judizialen aurka». COVID-19ak eragindako krisiari aurre egin, eta «babesgabeenak» defendatu behar ditu Generalitateak, CUPek azaldu duenez.

Ildo horretan, kritika egin dio Pere Aragones Kataluniako presidenteari ere, Pedro Sanchez Espainiakoarekin batera La Vanguardia egunkariaren jabe Javier Godo omentzeko ekitaldi batean parte hartzeagatik. Espainiako Gobernua eta Kataluniakoa «elkar ulertzearen aldeko apustu instituzionala irudikatzen» aritu ziren bertan, CUPen irudiko, eta antolatzaileak Foment patronala eta La Vanguardia egunkaria zirela gogoratu du, zeinak «gure herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen borondatearen aurka posizionatu ziren publikoki, hitzekin nahiz keinuekin». Orduko irakaspen bat izan zen, CUPen arabera, «oligarkia beti kokatzen dela indartsuenaren aldean».

ANC Kataluniako Biltzar Nazionaleko presidente Elisenda Paluzie ere desados agertu da Junquerasek esandakoekin, eta, halaber, Godo omentzeko ekitaldian Aragonesek parte hartu izana kritikatu du, Catalunya Radio irratian emandako elkarrizketa batean. «Ahoa instituzionalizazio errepublikanoz bete eta gero, ez dugu ulertzen gobernuko presidentearen eta Generalitateko presidentearen lehen topalekua Foment del Traballek antolatutako ekitaldi bat izatea». Eta gaineratu du halako keinuekin Aragones ez dela betetzen ari «haren jardun instituzionalarekin eskatzen geniona».

Independentziara iristeko bideaz ere aritu da Paluzie, eta aitortu du «autodeterminazio eskubidea gauzatzeko modurik onena» Madrilekin erreferendum bat adostea litzatekeela, baina ñabartu du hori Espainiako Estatuaren esku dagoela, eta hark ez duela «inolako borondaterik autodeterminazio eskubidea errespetatzeko». Horrenbestez, «munduko estatuak independentziara eraman dituzten» bide guztiak zabalik mantentzearen alde mintzatu du, horietatik salbuetsita soilik indarkeriaren erabilera eskatzen dutenak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Fa Populu Insemeren zerrendaburu Gilles Simeoni, iragan ostegun arratsaldean, Bastiako mitinean. ©#BARRA_ABILDUA#FAPOPULU_INSEME

Puzzle bat Simeonirentzat

Ander Perez Zala

Mugimendu nazionalistaren batasuna edo zatiketa baieztatuko dute Korsikan gaur egitekoak diren bozen lehen itzuliko emaitzek. Marcangeli eskuindarra izango da pisuzko lehiakide bakarra

 ©ELISA LONCON

«Maputxeok gure patua erabakitzea autodeterminazio ariketa politiko bat da»

Jon Ordoñez Garmendia

Elisa Lonconek argi du Txileko konstituzio berriak estatuaren nazioaniztasuna eta maputxeen hizkuntza eskubideak aitor ditzan hautatu dutela. Kargua onartuko lukeen arren, ez luke nahi Biltzarreko presidentetzak zeregin horretatik urruntzea.

Ebrahim Raisi kleriko kontserbadorea, hauteskunde egunean. ©ABEDIN TAHERKENAREH / EFE

Ebrahim Raisi aise gailendu da Irango presidentetzarako bozetan

Iosu Alberdi

Klerikoak botoen %62 eskuratu ditu. Inoizko parte hartzerik txikiena izan da. Printzipalistenak izango dira botere exekutiboa eta legegilea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna