Albistea entzun

Homofobia

Hamahiru lagunen artean gazte bat jipoitu dute Basaurin, «marikoi zikina» oihuen artean

Larunbat gauean izan zen erasoa. Erasoa jasan zuen gaztea konorterik gabe utzi zuten, eta ospitaleratu egin behar izan zuten.

Basauriko (Bizkaia) Bizkotxalde parkeko harmailetan egin zuten erasoa.
Basauriko (Bizkaia) Bizkotxalde parkeko harmailetan egin zuten erasoa. Geuria.eus Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko ekainak 8

Eraso homofobo bat izan zen larunbat gauen Basaurin (Bizkaia), Bizkotxalde parkean, 2:30ean aldera. Erasotua konorterik gabe utzi zuten, eta ospitaleratu egin behar izan zuten. Lekukoek azaldu dutenez, 23 urteko gaztea jipoitzen zuten bitartean «marikoi zikina» zioten oihuak entzuten ziren, baita nazka ematen zuela ziotenak eta handik alde egiteko agintzen ziotenak ere.

Ustezko erasotzaileak biktimaren adin berekoak dira. Lehenik haietako bat hasi zen hura jipoitzen, eta gero gehitu ziren beste hamabiak. Jarraian, Azbarren auzorantz egin zuten ihes.

Erasotuak kolpeak ditu gorputz osoan, buruan eta aurpegian bereziki. Salaketa jarri du Ertzaintzan, eta haiek ari dira gertatutakoa ikertzen. Ustez, Basauriko Udaltzaingoarekin elkarlanean, identifikatu dituzte erasotzaileak.

Eraso homofoboa salatzeko datozen orduetan agerraldi bat egingo dute Basaurin. Herriko gizarte eragileek eta talde politikoek salatu dute erasoa jada.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Euskararen erabilera %7 eta %52 artekoa da EHUko eremu ez-formaletan

Erredakzioa

Soziolinguistika Klusterrak hamazazpi fakultatetan euskara zenbat erabiltzen den behatu du, Euskara Errektoreordetzak eskatuta
Zenbait herritar Iruñeko txertaketa gunean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kiroldegian. ©JESUS DIGES / EFE

Hego Euskal Herriko biztanleen %35ek osatua dute txertaketa pauta

Uxue Rey Gorraiz Oihana Teyseyre Koskarat

Osakidetza datorren astean hasiko da 40 urtetik beherakoak txertatzen. Hegoaldeko herritarrak Iparraldean txertatzeko irizpideak lauso dira
Claudia Venceslao eta Luis Maria Salgado, atzo, agerraldian. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

EH Bilduk arau bat ondu du egoitza pribatuetako baldintzak «duintzeko»

Edurne Begiristain

Arabako egoitza zentroak ituntzeko proposamena landu du. Eragile eta sindikatuei aurkeztuko die zirriborroa, irailean erregistratu aurretik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.