Albistea entzun

Enpresak

Renault inputatu dute Frantzian, diesel motorrak manipulatzeagatik

Frantziako konpainiak 20 milioi euroko fidantza jarri behar du, horietako hemezortzi isunak eta beste kalte batzuen balizko ordainketa gisa

Renault modelo batzuk, kontzesionario batean.
Renault modelo batzuk, kontzesionario batean. STEPHANIE LECOCQ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2021eko ekainak 8 09:47

Volkswagenen dieselgate auziak piztu zuen susmoa duela urte batzuk auto ekoizle guztiei begira, eta, orain, eskandalu horren anaia txikia izan daitekeena urrats handia egiten hasi da Frantzian. Frantziako justizia Renault konpainia ikertzen ari da 2017. urtetik, hain zuzen, diesel motorretan iruzur egin duelakoan isuri kutsakorrak neurtzeko sisteman. Bada, gaur, Renaultek berak jakinarazi du inputatu egin dutela, gardentasun itxura helarazteko saio batean. Auto konpainiak ezagutarazi du hogei milioi euroko fidantza jartzera derrigortu dutela, eta jaso ditzakeen isunak pagatzeko liratekeela horietako hemezortzi milioi.

Baina Frantzian lehertu den eskandaluaren kopuruak handiagoak izan daitezkeela pentsatzeko arrazoiak badira, justiziak hartutako neurriak kontuan hartuta. Hogei milioiko fidantza horrez gain, 60 milioi euroko banku bermea ere ematera derrigortu dute Renault, bezeroei balizko kalte ordainak pagatu ahal izateko. Konpainiak, berriz, errugabe dela azpimarratu du, eta ez duela inolako araurik urratu. Bere gasolio motorretan isurien kontrolean iruzur egiteko mekanismorik ez dagoela esan du argi, lerro artean Volkswagenen auziari erreparatuta, betiere. "Renaultek beti errespetatu du Frantziako eta Europako araudia", esan du ohar batean.

Frantziako Gobernuak zenbait ikerketa abiarazi zituen 2015. urtean, Alemaniako dieselgate auziaren itzalean, auto ekoizleak kutsadura araudia errespetatzen ari ote ziren finkatzeko. Segolene Royalen Ekologia Ministerioak irregulartasun batzuk atzeman zituen Renaulten zenbait modelotan. Teknikoek ikusi zuten Capture eta Espace diseletan ez zetozela bat kutsadura kopuru errealak eta homologazioan jasotakoak. Duela sei urte abiatutako prozesu horrek justiziaren ekinaldia eragin zuen 2017. urtean, eta, orain, berriz, Renaulten inputazioa iritsi da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

SIDERURGIA GORI-GORI DAGO

SIDERURGIA GORI-GORI DAGO

Jokin Sagarzazu

Garai gozoa da Euskal Herriko altzairutegientzat: lan karga handiak dituzte, eta aurreikuspenak onak dira. Altzairuaren prezioa azken urteetako garestiena da. Sektoreak, halere, «mehatxu eta erronka handiei» egin behar die aurre.

Von der Leyen, Biden eta Michel, asteartean, Bruselan. ©OLIVIER HOSLET / EFE
 ©MICHAEL REYNOLDS / EFE
Ezkerraldeko Martxaren une bat, Sestaon. ©Aritz Loiola / Foku

Etorkizun duina Ezkerraldearentzat

Irune Lasa

«Prekarietatean aurka» eta «enplegu eta bizitza baldintza duinak defenditzeko», Ezkerraldeko Martxa egin dute Bizkaiko eskualdean, manifestazioan Sestaotik abiatu eta Portugaleten barrena Santurtzira. Gaurkoa 28. aldia izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.