Albistea entzun

Kongresua

Hasi da ia 200 ikertzaile gazte bilduko dituen Ikergazte kongresua

Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, Gasteizko Europa jauregian elkartuko dira hiru egunez.

Ikergazteren harrera ekitaldia, gaur goizean
Ikergazteren harrera ekitaldia, gaur goizean ikergazte Tamaina handiagoan ikusi

Irati Urdalleta Lete -

2021eko ekainak 9 09:14

Ikertzaile gazte eta euskaldunak bilduko dituen kongresua. Finean, horixe da Ikergazte. UEU Udako Euskal Unibertsitateak antolatuta, gaur hasi da, eta, hiru egunez, ia 200 ikertzaile bilduko ditu Gasteizko Europa jauregian. Orotara, 214 lagunek parte hartuko dute, eta emakumeak izango dira gehienak: %60 inguru.

Aurten laugarrenez egingo dute kongresua, eta inoiz baino ekarpen handiagoa izatea lortu dute: 163 lan jaso dituzte, eta 150 onartu. Ikergazteren koordinatzaile Olatz Arbelaitzek BERRIAri nabarmendu dionez, Ikergazte ikertzaile gazteen artean dagoeneko baloratzen denaren seinale da hori.

Gaur ekin diote kongresuari, harrera ekitaldi bat eginda. Bertan izan dira Kepa Sarasola UEUko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz, Blanca Urgell Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Olatz Arbelaitz Ikergazteren koordinatzailea. Horretaz gainera, besteak beste, What is feminist research in art history? hitzaldia izango da, Middlesex Unibertsitateko Katy Deepwellen eskutik; Hizkuntza teknologiaren bilakaera: Ixa taldearen esperientzia. Erabili zientzia gure gizartearen alde hitzaldia emango du EHUko eta UEUko Arantza Diaz de Ilarrazak; eta Ezagutzaren dibulgazioa, ahalduntzeko tresna solasaldia izango dute.

Datozen egunetarako ere egitarau oparoa prestatu dute. Hainbat hitzaldi, aurkezpen eta bestelako ekintza izango dituzte, tartean, Nuria Oliver telekomunikazio ingeniari eta Inteligentzia Artifizialeko doktoreak eta Eneko Axpe fisikariak eskainiko dituzten hitzaldiak.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Turista bat, Donostiako udaletxearen aurrean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Paradoxa bat kasino zaharrean

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Donostiako Udalaren turismo politika 2027ra arte zehaztuko duen planak paradoxa bat du oinarrian: lehentasun bera dute —oso handia— turismoa mugatzeak eta turismoa sustatzeak. Jon Insaustik, Turismo zinegotzi berriak, aitortu du udalak «gaitasun mugatua» duela turismoa gobernatzeko.
Martin Aramendi, gaur goizean, Ataunen ©Maialen Andres / FOKU

Martin Aramendi izango da UEMAko lehendakari berria

Irati Urdalleta Lete

Gaur egin du UEMAk agintaldiko lehen batzar nagusia, eta Ataungo alkate Martin Aramendi aukeratu dute mankomunitatearen buru izateko. Irune Urbieta izango da lehendakariordea.

Turista talde bat, atzo, Donostiako Alderdi Eder lorategian, bisita gidatu batean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Turismoak goia jo du, donostiar gehienen iritziz

M. Elkoroberezibar Beloki

Herritarren %65ek uste dute «turismo saturazio handia» dagoela hirian, udalak Ikertalderi eskatutako azterketa baten arabera

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.