Albistea entzun

Siria

Israelek airez eraso egin diola salatu du Siriak

Siriako Giza Eskubideen Behatokiaren arabera, Damaskoren aldeko «11 borrokalari» hil dira erasoan. Iturri ofizialek ez dute hildakoen inguruko zehaztapenik eman.

Israelgo Armadaren tankeak Golango gainetan, Israelek Sirian okupatutako eremuan.
Israelgo Armadaren tankeak Golango gainetan, Israelek Sirian okupatutako eremuan. ATEF SAFADI / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2021eko ekainak 9 14:48

Siriako aireko defentsa sistemek Israelek egindako eraso bati erantzun diotela jakinarazi du Sana berri agentziak. Zabaldu duenaren arabera, herrialdearen erdialdearen eta hegoaldearen aurka egin du Israelgo armadak, airez. Gaineratu du Libanoren aire eremutik iritsitako hegazkinek bonbardatu dutela herrialdea. Hedabideak ez du hildakoen eta zaurituen inguruko informaziorik eman, baina Siriako Giza Eskubideen Behatokia AFP albiste agentziari esan dionaren arabera, gobernuaren aldeko «11 borrokalari» hil dira erasoan. Behatokiko zuzendari Rami Abdul Rahmanek adierazi du armadako zazpi soldadu eta Defentsa Nazionalerako Indarrak miliziako lau kide direla hildakoak.

Erresuma Batuan egoitza duen agentziak azaldu du Homs hiriaren kanpoaldean dagoen Khirbet al-Tin herrixka zutela jopuntuan hegazkin militarrek, eta inguru horretan Libanoko Hezbollah miliziak zuen arma biltegi bat suntsitzeko asmoa zutela.

Siriako armadaren iturriek ez dute erasoaren ondorioen gaineko zehaztapenik eman, eta aireko erasoei erantzuen dietela soilik azaldu dute. Israelek ere ez du inolako informaziorik zabaldu, eta uko egin dio «atzerriko hedabideen albisteen» inguruan ezer esateari.

Hezbollah miliziaren nahiz Irango milizia xiiten gotorleku dela argudiatuta, ehunka eraso egin ditu Israelek Sirian, 2011n gerra lehertu zenetik. Siriako Gobernuak milizia horiei aterpe ematea eta indar xiitek eremua kontrolatzea eragotzi nahi du Tel Avivek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Lledonersen preso dauden buruzagi katalanak, espetxetik irteten. ©Susanna Saez / EFE

Espainiako Gobernuak bihar emango die indultua politikari katalanei

Iosu Alberdi

Sanchezek jakinarazi du biharko Ministro Kontseiluan proposatuko duela bederatzi buru independentisten askatasuna onartzea. «Adiskidetasunerako» pauso gisa definitu du erabakia.

Edgar Fernandez CUPen bozeramailea, gaur, Bartzelonan. ©@cupnacional

«Ez dugu Sanchezen barkamenik nahi»

Paulo Ostolaza

Kritika ugari sortu ditu buruzagi katalanei emango zaien indultuak. Katalunian errepresioa amaiarazteko eskatu diote Pedro Sanchezi, eta politikariei amnistia osoa emateko. Espainian, berriz, estatua desegin nahi izatea egotzi diote.

Nikol Pashinian, Itun Zibikoko liderra. ©EFE

Paxinianen alderdiak irabazi ditu hauteskundeak Armenian

Jone Arruabarrena

Oposizioko Armenia koalizioak salatu du «hauteskunde iruzurra» egon dela.

Valeria Bacot bizi osorako espetxealdira zigortu dezakete, bere erasotzailea hiltzeagatik. / ©Change.org

Emakume bat akusatuen aulkian, abusuak egiten zizkion gizona hiltzeagatik

Arantxa Elizegi Egilegor

12 urte zituenetik abusuak jasan zituen ugazaitarengandik, eta lau seme-alaba izan zituen. Valerie Bacotek aitortu du tiroz hil zuela. Baliteke bizi osorako kartzela zigorra izatea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna