Albistea entzun

Ekonomia

Txartelen bidez egindako gastua 2019ko mailara itzuli da maiatzean

BBVAren datuek diote kontsumo pribatua krisi aurrekoaren parera iritsi dela. EBren funtsen laguntzarekin, 2022 bukaeran 2019ko maila gaindituko du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiak

Irungo taberna bateko terraza, alarma egoera kendu ostean.
Irungo taberna bateko terraza, alarma egoera kendu ostean. Jagoba Manterola / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko ekainak 9 10:04

BBVA ere batu da ekonomiaren susperraldia hasi dela esaten dutenen taldera. Baina beste iragarle batzuek ematerik ez duten datu propio batekin egin du: maiatzaren bigarren erdian, alarma egoera kendu ondoren, haren bezeroen eta bezero ez direnen txartel bidezko operazioak 2019ko datu bereko mailara itzuli dira. Hau da, hamalau hilabetez uzkurtuta ibili eta gero, kontsumo pribatua krisiaren aurretik «normaltzat» jo zitekeen maila batera itzuli dela. 2021eko lehen hilabeteetan, ordea, 2019koa baino %10 txikiagoa izan da.

Zertan den Euskadi txostena aurkeztu du gaur goizean bankuko azterketen atalak, BBVA Researchek. Haren datu nabarmenena da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiak, pandemiaren aurreko maila datorren urtean lortu ez ezik, gainditu ere egingo duela, BPGan ez ezik, baita enpleguan ere.

BBVA Researchek ematen dituen datu batzuk ez datoz bat estatistika ofizialekin. Horrela, iaz hiru lurraldeetako BPG barne produktu gordina %10,5 txikitu zela dio, Eustatek eman duena baino puntu bat gehiago. Haren aurreikuspenak betez gero, aurten %5,5 haziko da, eta %7,5 datorren urtean; ondorioz, 2022aren amaieran 2019aren amaieran baino %1,4 handiagoa izango da.
Kopuru desberdinekin bada ere, antzekoa dio Eusko Jaurlaritzaren azken koadro makroekonomikoak: %9,5eko uzkurtzeari, aurten %6,7ko hazkundeak jarraituko dio, eta %5,7koa 2022an.

%8,5eko langabezia

Enpleguari dagokionez, baikorrago da BBVA gobernua baino. Azken horrek iragarri du langabezia %10,5etik %10,1era jaitsiko dela aurten, eta %9,5era datorren urtean; bankuak, berriz, %8,5eko tasa bat iragarri du 2022rako,  2019an zegoena baino 0,7 puntu txikiagoa. Zenbaki osoetan, 15-16.000 enplegu sor ditzake aurten, eta 23.000 datorren urtean.

Hazkundea bultzatuko duten arrazoien artean Europako Batasunaren Next Generation funtsak daudela ziurtatu du BBVAk. Bankuaren azterketa adarrak kalkulatu du aurten bertan 1.000 milioi eurotik gora jasoko dituela, eta horren eskutik 1,3 puntu handituko dela BPGa. Horretarako, hori bai, «ongi gastatu behar da dirua», ohartarazi du Rafael Domenech BBVAko Researcheko azterketen arduradunak.

Beste faktore bat gastu publikoa izango dela uste du BBVAk. Izan ere, krisia zorpetze maila ez oso handiarekin hasi zuen Jaurlaritzak, eta horrek aukera emango dio «aurrekontu hedakorrak» egiteko. Hain zuzen ere, Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak iragarri zuen asteartean «anbizio handiko inbertsioak» egingo dituela 2022ko aurrekontuetan, gastu publikoa mugatzeko arauak etenda daudela baliatuta.

Esportazioen ekarpen handia ere espero du BBVAk, ekipo ondasunetan eta autoetan bereziki.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

SIDERURGIA GORI-GORI DAGO

SIDERURGIA GORI-GORI DAGO

Jokin Sagarzazu

Garai gozoa da Euskal Herriko altzairutegientzat: lan karga handiak dituzte, eta aurreikuspenak onak dira. Altzairuaren prezioa azken urteetako garestiena da. Sektoreak, halere, «mehatxu eta erronka handiei» egin behar die aurre.

Von der Leyen, Biden eta Michel, asteartean, Bruselan. ©OLIVIER HOSLET / EFE
 ©MICHAEL REYNOLDS / EFE
Ezkerraldeko Martxaren une bat, Sestaon. ©Aritz Loiola / Foku

Etorkizun duina Ezkerraldearentzat

Irune Lasa

«Prekarietatean aurka» eta «enplegu eta bizitza baldintza duinak defenditzeko», Ezkerraldeko Martxa egin dute Bizkaiko eskualdean, manifestazioan Sestaotik abiatu eta Portugaleten barrena Santurtzira. Gaurkoa 28. aldia izan da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna