Albistea entzun

Lan istripua

47 urteko kamioilari bat hil da, garraiatzen zuen zamak harrapatuta

Astelehenean izan zuen ezbeharra, Orozkoko zerbitzugune batean. Aurten lan istripuan hildako 26. behargina da, sindikatuen zenbaketaren arabera.

Kamioiak, gasolindegi batean
Kamioiak, gasolindegi batean Gorka Rubio (Foku) Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2021eko ekainak 10

47 urteko kamioilari bat hil da gaur goizean, astelehen arratsaldean Orozkoko zerbitzugune batean (Bizkaia) izandako lan istripu batengatik. Atzeko partean zeraman beira handi baten eta plataformaren euskarrien artean harrapatuta geratu zen; lagun batek aurkitu zuen. Aurten lan istripuan hildako 26. langilea da, sindikatuen zenbaketaren arabera.

Hildakoak Oiartzungo (Gipuzkoa) Gexa enpresan egiten zuen lan, eta Laudioko (Araba) Guardianentzat ari zen, azpikontratuta, sindikatuek azaldu dutenez. Gogora ekarri dute apirilaren hasieran beste garraiolari bat hil zela Abadiñon (Bizkaia), hura ere kamioiaren zamaren artean harrapatuta. Zamalanetan segurtasun neurriak indartzeko eskatu diete garraio enpresei.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Volkswagenen aparkalekua, Iruñeko Landabenen, iaz ©JES┌S DIGES /EFE

Mercedes gelditu egingo da datorren astean, eta VWek bi egunez irekiko du soilik

Joxerra Senar

Gasteizko fabrikak azaldu du erdieroaleen mundu osoko hornidura faltaren ondorio dela. Volkswagenek 5.000 ibilgailu ditu aparkalekuan, bukatu gabe

ELA eta LABeko banderak, mobilizazio batean. ©Oskar Matxin Edesa / FOKU
 ©ISABELLE MIQUELESTORENA / IPARLA

Gasolina azken urteotako preziorik garestienera iritsi da azken egunotan

Xabier Martin

Brent upelaren salneurria ia 75 dolarrean dago, eta adituek uste dute 100 dolarrera iritsiko dela, pandemiaren osteko susperraldiaren eraginez
ELAko eta LABeko ordezkariak, gaur, Bilbon. ©ELA

Merkataritzako langileak grebara deitu dituzte ELAk eta LABek, datorren ostiralean

Iker Aranburu

Internet bidezko salmentak handitzen ari direla argudiatuta, kate handiak dendak itxi, langileak bota eta besteen baldintzak prekarizatzen ari direla salatu nahi dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.