Lan istripua

47 urteko kamioilari bat hil da, garraiatzen zuen zamak harrapatuta

Astelehenean izan zuen ezbeharra, Orozkoko zerbitzugune batean. Aurten lan istripuan hildako 26. behargina da, sindikatuen zenbaketaren arabera.

Kamioiak, gasolindegi batean. GORKA RUBIO (FOKU)
jokin sagarzazu
2021eko ekainaren 10a
16:48
Entzun

47 urteko kamioilari bat hil da gaur goizean, astelehen arratsaldean Orozkoko zerbitzugune batean (Bizkaia) izandako lan istripu batengatik. Atzeko partean zeraman beira handi baten eta plataformaren euskarrien artean harrapatuta geratu zen; lagun batek aurkitu zuen. Aurten lan istripuan hildako 26. langilea da, sindikatuen zenbaketaren arabera.

Hildakoak Oiartzungo (Gipuzkoa) Gexa enpresan egiten zuen lan, eta Laudioko (Araba) Guardianentzat ari zen, azpikontratuta, sindikatuek azaldu dutenez. Gogora ekarri dute apirilaren hasieran beste garraiolari bat hil zela Abadiñon (Bizkaia), hura ere kamioiaren zamaren artean harrapatuta. Zamalanetan segurtasun neurriak indartzeko eskatu diete garraio enpresei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.