Albistea entzun

Euskal presoak

Aske da David Urdin, Fiskaltzarekin akordioa egin ostean

27 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen Auzitegi Nazionaleko FIskaltzak, trenbideetan zenbait sabotaje egitea egotzita. 2007tik 2009ra hamabost hilabete eman zituen preso

David Urdin, Auzitegi Nazionalean
David Urdin, Auzitegi Nazionalean Javier Lizon / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko ekainak 10 11:21

David Urdin aske da. Auzitegi Nazionalean aurkeztu da, eta, Fiskaltzarekin akordioa lortu ostean, etxera bueltan da. 2007tik 2009ra hamabost hilabete bete zituen kartzelan, trenbide sarearen aurkako sabotaje batzuen harira Auzitegi Nazionalean irekitako auzi batengatik. Fiskaltzak 27 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen haren aurka, baina akordioa egin dute, eta, bi urteko zigorra onartuta, ez du kartzelara joan beharko Urdinek. Burlatara itzultzeko moduan da, Nafarroara.

Xabier eta David Urdin, Iñigo Gulina, Aitor Torrea, Iker Gorriz eta Jose Javier Oses atxilotu zituzten 2007an, Auzitegi Nazionalak aginduta. Torturak salatu zituzten. Urdinek, espetxetik atera ostean, ihes egin zuen.

Sortuk ohar bidez esan du pozez hartu duela «zigor larri baten arriskua saihestuta» Urdin libre izatea, eta iheslarien eta deportatuen auzia ere lehenbailehen konpondu beharrekoa iruditzen zaio. Lege arruntean oinarrituz gero, auziek konponduta beharko luketelakoan dago Sortu; horregatik, dei egin dio Auzitegi Nazionalari «itzuli nahi duten iheslariei oztopoak jartzeari utz diezaion». Gainera, Espainiako eta Frantziako estatuei eskatu die eurek indarrean jarritako «deportatuen figura» indargabetzeko. 28 iheslari eta 8 deportatu daudela esan du Sortuk.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Lehen itzuliko bozka meta bat, igandean, Arrangoitzen. ©GUILLAUME FAUVEAU

Bigarren itzulirako kontsignak zehaztu dituzte indar politikoek

Ekhi Erremundegi Beloki

Hautesleen esku utzi dute erabakia alderdiek hautagairik ez duten kantonamendu gehienetan

Ertzaintzaren auto bat, atzo, Lekeition ©GEDAR LANGILE KAZETA

Karguekin aske utzi dituzte atzo Lekeition atxilotutako bi gazteak

Berria

Ondasun materialen aurkako delitu terrorista bat egitea leporatu diete. 

Didier Agerren aldeko mobilizazio bat, Donapaleun ©Bob Edme

Aske gelditu da Didier Agerre euskal presoa

Berria

Gaur goizean atera da Lannemezango presondegitik, 20 urte preso iragan ondotik

Mikel Zabalza torturaz hila oroitzeko murala, ©Juan Carlos Ruiz / Foku

Estatu indarkeriaren 35 biktima aitortuko ditu Jaurlaritzak

Jon O. Urain

Ebaluazio Batzordeak milatik gora eskari jaso ditu, eta 55 kasu aztertzen ari da. Giza eskubideen urraketetan «jarduera eredu» komunak antzeman ditu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna