Albistea entzun

Kolonbia

ELN gerrillak ukatu egin du Argenis Yatacue hil izana

Buruzagi indigenaren eta haren bikotekidearen hilketa salatu du gerrillak sare sozialetan zabaldutako bideo batean.

Argenis Yatacue. /
Argenis Yatacue. / Berria Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2021eko ekainak 11

Asteazken goizaldean tiroz hil zituzten Argenis Yatacue buruzagi indigena eta haren bikotekide Marcelino Yatacue. Bizitzaren eta Giza Eskubideen Aldeko Sareak zabaldutako informazioaren arabera, Corticoren heriotzagatik, ELN zioen idatzi bat aurkitu zuten, hilketa ustez ELN Nazioa Askatzeko Armadako kide baten heriotzagatikako mendeku gisa aurkeztuz. Gaur, baina, gerrillak berak ukatu egin du halakorik, sare sozialetan zabaldutako bideo batean.

Aurpegia estalita daukan pertsona bat ageri da bideoan, eta gerrillaren komunikazio taldeko kide gisa aurkezten du bere burua. Jarraian, buruzagi indigenaren eta haren bikotekidearen hilketak gaitzesten ditu, eta «komunikabide independenteei» eskatzen die iker dezatela gertatutakoa. Salatzen du, gainera, «bandera faltsua» baliatu nahi izan dutela hilketa gerrillari egozteko, eta elkartasuna helarazten die «estatuaren terrorismoaren biktima» diren Caucako buruzagi indigenei.

2019 eta 2020 artean herriaren ordezkari ziren sei emakumezko hil zituzten; haietako lau, indigenak. Urte hasieratik eta maiatzera arte, berriz, 69 lider hil dituzte. 2016an bake akordioak sinatu zirenetik, berriz, 1.185 dira hildako ordezkari sozialak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Pedro Sanchez, atzoko Ministro Kontseiluaren ostean eginiko agerraldian, Moncloan (Madril). ©EMILIO NARANJO / EFE

Kalera, baina baldintzekin

Iosu Alberdi

Preso dauden bederatzi buru independentisten indultuak onartu ditu Espainiako Gobernuak. Beste pauso bat eman eta amnistia onartzeko exijitu dio Kataluniako Gobernuak Madrili
 ©DANI CODINA

«Indultua epaiaren parte da, eta ez haren berrikuspena»

Julen Aperribai

Indultuak tramitatzerakoan Espainiako Auzitegi Gorenari edukia bainoago forma aztertzea dagokiola azaldu du Queraltek. Helegitea jar dezakeen bakarra fiskaltza da, haren arabera.
Blanca Panameño, desagertuen senideek sortutako Comadres erakundeko kidea, hainbat desagerturen irudien ondoan, San Salvadorren. ©RODRIGO SURA / EFE

Gerrak ebatsitakoen bila

Arantxa Elizegi Egilegor

El Salvadorko gerra zibilean desagerrarazitako familia bat aurkitzeko agindu du Auzitegi Gorenak. 1980tik 1992ra bitartean, 75.000 pertsona hil eta 8.000 inguru desagerrarazi zituzten
Gilles Simeoni Korsikako presidente eta bozetako Fa Populu Insemeren zerrendaburua, mitin batean. ©#BARRA_ABILDUA#FAPOPULU_INSEME

Korsikako nazionalistak banatuta aurkeztuko dira bigarren itzulira

Erredakzioa

Talamoniren Corsica Libera eta Angeliniren PNC koalizioan aurkeztuko dira. Simeoniren Fa Populu Inseme akordiotik kanpo geratu da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna