Albistea entzun

Gimnasioetako jarduera arautzeko protokolo bat egin du Eusko Jaurlaritzak

Erabiltzaile batek baino gehiagok erabiltzen dituzten makinak, objektuak eta materialak garbitu egin beharko dira. Erabiltzaileen erregistro bat gorde beharko da hiru astez, positiborik egonez gero aztarnarien lana errazteko.

Erabiltzaile bat, Usurbilgo kiroldegiko gimnasioan. /
Erabiltzaile bat, Usurbilgo kiroldegiko gimnasioan. / Gorka Rubio/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia -

2021eko ekainak 15

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eguneratu egin du COVID-19a ez transmititzeko duen protokoloa, eta agindu zehatzak eman ditu zenbait jardueratarako, besteak beste, gimnasioetarako. Osasun Sailak gogorarazi du erakundeek prebentzio protokoloak eduki behar dituztela. Hauek dira gimnasioetarako emandako arauak:

-Gimnasioek erregistro sistema bat izan beharko dute, eta hiru astez gorde beharko dute zeintzuek erabili dituzten gimnasioko azpiegiturak, positiborik egonez gero azterlarien lana errazteko.

-Erabilera bereiziko areto edo gune bakoitzerako gehienezko edukiera zehaztu beharko da, eta edukiera hori ez gainditzeko kontrol prozedurak ezarriko dira.

-Gimnasioan makinak ezingo dute aurrez aurre egon, erabiltzaileek ez dezaten ariketa fisikoa aurrez aurre egin. Gainera, makinak areto osoan banatu beharko dira, erabiltzaileen artean gutxienez metro eta erdiko segurtasun tartea izan dadin.

-Aretoen aireztapena ziurtatu beharko da. Naturala bada, alde bateko eta besteko leihoak edo ateak ireki beharko dira, aire korronteak sor daitezen. Aireztapena ez bada naturala, kanpotik ahalik eta aire gehien sartzea ahalbidetu beharko da, airea berritu dadin.

-Aireztapena behar bezala egiten dela ziurtatzeko, CO2aren neurgailuak erabiltzea gomendatzen da.

-Prebentziozko neurri pertsonalei buruzko informazioa izan beharko dute erabiltzaileek, eta, horretarako, kartelak eta bestelako mezuak erabili beharko dira.

-Segurtasun tartea gorde beharko da; eskuak garbitu beharko dira, eta partekatzen diren makinak, objektuak edo materialak erabili ondoren garbitu egin beharko dira.

-Sintomarik izanez gero edo positibo baten harreman zuzena izanez gero, ezingo da gimnasio batera joan.

-Gimnasioan erreferentziazko pertsona bat egon beharko da COVID-19arekin zerikusia duten gauzetarako. Berea izango da prebentzio neurriak betetzen direla zaintzeko erantzukizuna, eta, behar izanez gero, Zaintza eta Jarraipen Sareari informazioa emateaz arduratuko da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hendaiako atxikitze zentroa. / ©Bob Edme

Atxikitzeetako gehiegikeriak salatu dituzte

Iñaki Etxeleku, Ipar Euskal Herriko Hitza

CIMADE elkarteak Hendaiako atxikitze zentroko gehiegikeriak deitoratu ditu. Muturreko egoera gehiago direla dio.

Vicente Atxa, / ©Aritz Loiola, Foku

«Ekarpen berezi bat egin dugu euskal unibertsitate sisteman»

Jone Markuleta Etxegoien, Gipuzkoako Hitza

25 urte bete ditu aurten Mondragon Unibertsitateak. Sistema dualean «aitzindariak» izatea, enpresekin harremana izatea eta arlo berriak sortu izana nabarmendu ditu Atxa errektoreak.

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Egunkarietako zuzendariak Pablo Gonzalezen eskubideen alde

Berria

Berria, Correo, Deia, Diario Vasco, Diario Noticias de Alava, Diario Noticias de Gipuzkoa, Diario Noticias de Navarra eta Gara egunkarietako zuzendarien agiri bateratua

Gazte bat iturri batean, udan izan diren bero boladetako batean, Berlinen. ©CLEMENS BILAN / EFE

KLIMA LARRIALDIAREN OSASUN LARRITASUNAK

Arantxa Iraola - Jone Arruabarrena

Klima aldaketaren ondoriozko arazoek zuzenean eragiten dute gizakien osasunean ere, eta, horregatik, gero eta premiazkoagoa izango da politikak eta proposamenak egitea ondorio horiei aurre egiteko eta aurrea hartzen ahalegintzeko; osasunaren ikuspegi zabal eta osoa behar da auziari neurria hartzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...