Frantzia
Sarkozyren ordez, Baroin Frantziako Barne ministro
Presidentetzarako hauteskundeak prestatzeko utzi du kargua Sarkozyk. Baroinen lekua Herve Maritonek hartu du Itsasoz Gaindiko Gaietarako ministerioan.
2007ko martxoak 26 12:08
François Baroin izendatu dute Frantziako Barne ministro berri, Nicolas Sarkozyren partez aritzeko. Presidentetzarako aurkeztuko da Sarkozy (UMP), apirilean izango da lehen itzulia eta horietarako "buru-belarri" prestatzeko utzi du kargua.
41 urte ditu Baroinek eta Itsasoz Gaindiko Gaietarako ministroa izan da orain arte. Haren lekua Herve Maritonek hartu du.
Xavier Bertrandek ere utzi egin du Osasun eta Elkartasun ministerioko agintari postua, bera ere erabat hauteskundeetara begira jartzeko Sarkozyri laguntzeko, eta Phillipe Basek ordezkatu du. Gizarte Segurantzako arduraduna da Bas, eta lan horietan ere jarraituko du.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.