Albistea entzun

13/13 sumarioa

13/13 auzia «denboraz eta lekuz kanpo» dagoela adierazi dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk

Hiru talde parlamentarioek azaldu dute «beti» egon direla «salbuespenezko legediaren aurka», eta berretsi dute «oso larria» dela «13/13 sumarioa bezalako epaiketekin jarraitzea».

Auzipetuetako sei, Bilbon eginiko agerraldi batean.
Auzipetuetako sei, Bilbon eginiko agerraldi batean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko uztailak 9

Datorren astelehenetik aurrera, Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi euskal herritar epaituko ditu, ETArekin lotura izan zutelakoan eta 2010ean egindako polizia operazio batean oinarrituta. Arantza Zulueta, Iker Sarriegi, Jon Enparantza, Julen Zelarain, Naia Zuriarrain, Saioa Agirre Arauko, Nerea Redondo Otamendi eta Juan Maria Jauregi dira auzipetuak; orotara, 77 espetxe urte eskatzen dizkiete.

Horren aurrean, EAJko, EH Bilduko eta Elkarrekin Podemos-IUko Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioek adierazpen bat adostu dute. Horretan, «estatuko sektore batzuek bultzatzen duten estrategia politiko-judiziala» salatu dute: «Gure herrian irekitako denbora berriaren ostean, sektore hauek jarduera honekin jarraitzen dute, 'dena ETA da' printzipio salatzailea oinarri hartuta». Gaineratu dute 13/13 auzia «denboraz eta lekuz kanpo» dagoela: «Gure herrian bizikidetza demokratikoa eraikitzeko kontrako norabidean doa».

Hiru talde parlamentarioek azaldu dute «beti» egon direla «salbuespenezko legediaren aurka», eta berretsi dute «oso larria» dela «13/13 sumarioa bezalako epaiketekin jarraitzea». Era berean, «konpromisoa» agertu dute «guztion artean eraikitzeko bake eta bizikidetzan oinarritutako etorkizuna, euskal gizarteak eskatzen duen norabidean aurrera egitea oztopatzen diguten iraganeko estrategiak, jarrerak eta jokabideak alboratuz».

Epaiketa hasi baino lehen, azken mobilizazio eta manifestazioak egingo dituzte asteburu honetan. Donostian eta Bilbon egingo dituzte, larunbatean, eta eguerdian izango dira biak, 12:00etan: Saguesetik irtengo da lehena, eta Jesusen Bihotza plazatik bigarrena.

Atzo, sumarioaren inguruko mahai inguru bat egin zuten Bilbon, eta akusatuek adierazi zuten auzia «torturak pozoituta» dagoela hastapenetatik. Hain zuzen, Guardia Zibilaren esku zegoela bizitakoa kontatu du Nahia Zuriarrain auzipetuak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Ipar Euskal Herriko erakundeetako ordezkariak, atzoko saioetako hizlariekin, Baionan. ©BOB EDME

Prozesuen erronkak eta zailtasunak

Ekhi Erremundegi Beloki

Aieteren urteurreneko jardunaldien azken saioa izan da Baionan. Iragandakoaz eta gelditzen diren erronkez mintzatu dira bertako eta nazioarteko eragileak. Presoen auzia konpontzeko mekanismoak sortzera deitu du Brian Currinek.
 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU
Jonathan Powell. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.