Albistea entzun

Bangladesh

Gutxienez 52 lagun hil dira Bangladeshen, fabrika batek su hartu ostean

Poliziaren arabera, 250 lagun inguru ari ziren lanean sutea piztu zen unean. Suhiltzaileek gau osoa behar izan dute hura itzaltzeko.

Su hartu duen fabrika, gaur goizean.
Su hartu duen fabrika, gaur goizean. MONIRUL ALAM / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko uztailak 9

Dacca hiriburutik gertu dagoen elikagai fabrika batek su hartu du, eta gutxienez 52 lagun hil, eta beste 25 zauritu dira. Sua atzo arratsaldean piztu zen sei solairuko eraikinean, eta suhiltzaileek gau osoa behar izan dute hura itzaltzeko.

Erreskate lanetan ari dira, baina ez dute desagertu kopuruaren inguruko informaziorik, Narayanganjko Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariaren alboko Abdullak Arefinek jakinarazi duenez; ez dago sutea piztu zen unean lanean ari ziren langileen erregistrorik. Poliziaren bozeramaile Joytirmoy Saharen arabera, 250 lagun inguru egon zitezkeen eraikinean, baina guztiak ez ziren harrapatuta geratu: «Askok ihes egitea lortu zuten». Denera, hamazazpi unitate behar izan dira sua itzaltzeko.

Ez da Bangladeshko fabrika batean ematen den lehen sute handia. Duela bi urte, 70 lagun hil eta 44 zauritu ziren, produktu kimikoekin lan egiten zuen enpresa baten egoitzak su hartu ostean. Atzera beste zazpi urte eginez gero, 119 izan ziren hildakoak, arropa lantegi batean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Emakume bat burua estalita, atzo, Teherango kaleetan. ©STRINGER / EFE

Mobilizazioei eusteko eskatu dute Iranen, Moralaren Polizia bertan behera geratu duela zabaldu ostean

Edu Lartzanguren

Datozen hiru egunetan manifestazioak eta grebak egitera deitu du oposizioak. Gobernuak, ordea, ukatu egin du krisia eragin duen polizia taldea desegin izana

Karakalpakstango 22 ekintzaileren kontrako epaiketaren hasiera, joan den astelehenean, Uzbekistango Bukhara hirian. ©BERRIA

Karakalpakstango protesten epaiketa hasi du Uzbekistanek

Gorka Berasategi Otamendi

Hogei urte arteko zigorrak eskatu dituzte 22 auzipetuen kontra. Manifestariek salatu zuten presidenteak eskualde autonomoaren subiranotasuna ezabatu nahi zuela konstituzio erreforma batekin

Macron eta Putin prentsaren aurrean, joan den otsailaren 7an Moskun egindako bileraren ondoren. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidenteak elkarrizketa batean adierazi duenez, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen baldin badu, aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...