Bangladesh

Gutxienez 52 lagun hil dira Bangladeshen, fabrika batek su hartu ostean

Poliziaren arabera, 250 lagun inguru ari ziren lanean sutea piztu zen unean. Suhiltzaileek gau osoa behar izan dute hura itzaltzeko.

Su hartu duen fabrika, gaur goizean. MONIRUL ALAM / EFE
2021eko uztailaren 9a
13:13
Entzun

Dacca hiriburutik gertu dagoen elikagai fabrika batek su hartu du, eta gutxienez 52 lagun hil, eta beste 25 zauritu dira. Sua atzo arratsaldean piztu zen sei solairuko eraikinean, eta suhiltzaileek gau osoa behar izan dute hura itzaltzeko.

Erreskate lanetan ari dira, baina ez dute desagertu kopuruaren inguruko informaziorik, Narayanganjko Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendariaren alboko Abdullak Arefinek jakinarazi duenez; ez dago sutea piztu zen unean lanean ari ziren langileen erregistrorik. Poliziaren bozeramaile Joytirmoy Saharen arabera, 250 lagun inguru egon zitezkeen eraikinean, baina guztiak ez ziren harrapatuta geratu: «Askok ihes egitea lortu zuten». Denera, hamazazpi unitate behar izan dira sua itzaltzeko.

Ez da Bangladeshko fabrika batean ematen den lehen sute handia. Duela bi urte, 70 lagun hil eta 44 zauritu ziren, produktu kimikoekin lan egiten zuen enpresa baten egoitzak su hartu ostean. Atzera beste zazpi urte eginez gero, 119 izan ziren hildakoak, arropa lantegi batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.