Indarkeria matxista

Barakaldon bi lagun atxilotu dituzte, eraso matxista bana egiteagatik

Udaltzaingoak atzo goizean atxilotu zuen gizon bat ostiral gauean emakume bat erasotzen saiatzeagatik. Ertzaintzak, berriz, beste lagun bat atxilotu zuen arratsaldean, bere alabaordea bortxatzeagatik.

Indarkeria matxista jasan duten emakumen elkarretaratze bat, Bilbon, joan den ekainean. ARITZ LOIOLA / FOKU
2021eko uztailaren 11
13:29
Entzun 00:00:0000:00:00

Barakaldon (Bizkaia) azken orduetan bi lagun atxilotu dituzte eraso matxista bana egiteagatik. Eraso batek ez du zer ikusi zuzenik bestearekin.

Lehenengoa ostiraletik larunbaterako gauean gertatu zen, Lasesarren, eta Udaltzaingoak atzo goizean atxilotu zuen erasotzailea. Dirudienez, atxilotua lagun batzuekin zegoen emakume bat erasotzen saiatu zen, baina ez zuen lortu.

Bestea, berriz, atzo arratsaldean atxilotu zuen Ertzaintzak, emakume batek salaketa jarri ostean. Iturri ofizialek azaldu duten gauza bakarra da eraso matxista bat egozten diotela atxilotuari, eta ikerketa zabaldu dutela. El Correo-k zabaldu duenez, ordea, bortxaketa kasu bat da, eta erasotzailea erasotuaren aitaordea da. Emakumeak larunbat goizean ezarri zuen salaketa; goizeko ordu txikietan gertatu zen erasoa biak bizi diren etxean.

Gertakariok salatzeko kontzentrazioa egin dute Argitan Barakaldoko emakumeentzako aholku etxeak deituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.