Albistea entzun

Herriko bozak Arbonan

Marie-Josephe Mialocq hautatu dute berriz Arbonako auzapez

Bozak berriz egin dituzte, Frantziako Estatu Kontseiluak Beñat Arlaren zerrendaren helegitea ontzat eman baitzuen maiatzean. Mialocqek 704 boto lortu ditu, eta Arlak, 601.

Marie-Josephe Mialocq, gaur, Arbonako herriko etxean.
Marie-Josephe Mialocq, gaur, Arbonako herriko etxean. Euskal Irratiak Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko uztailak 19

Marie-Josephe Mialocqek jarraituko du Arbonako (Lapurdi) auzapez izaten. Herriko bozak izan dituzte igandean han; 704 boto eskuratu ditu orain arteko auzapezak, eta 601, berriz, Beñat Arla buru zuen Hats Berri Bat Arbonari zerrendak. Ezkerreko abertzaleek parte hartzen zuten zerrenda horretan. Iaz baino jende gehiago joan da bozkatzera.

Urte bat pasa iraun duen justizia prozedura baten ondotik, 2020ko martxoaren 15ean iragan ziren bozak bertan behera utzi zituen Frantziako Estatu Kontseiluak, iragan maiatzaren 31n, «bozkaren zintzotasuna faltsutua» izan zelako. Azken asteetan, auzapezaren taldea kargutik kendu zuen Baionako suprefeturak, eta administrazioko hiru agente izendatu zituen egunerokoa kudeatzeko.

2020ko martxoan Mialocqen zerrenda gailendu zen, 530 boz eskuratuta. Arlaren zerrendak 416 boz eskuratu zituen —emaileen %44—, baina auzapezak baliogabetzat jo zituen, boto paperetan ez zelako zehaztua Zigor Goieaskoetxea zerrendakidea espainiar nazionalitatekoa dela.

Egoera horren aitzinean, helegitea ezarri zuten Arlaren zerrendakoek, eta arrazoia eman diete azkenean auzitegiek, bozak berriz egitera behartuz. «Gertatu den irregulartasunak zerrenda horretako bozkatzaileei parada kendu die beren boza balioski adierazteko», zioen Paueko administrazio auzitegiaren epaiak.

Ezarri nahi izan zuen tranpan erori zen auzapeza, Goieaskoetxearen ustez: «Beldur zen ez zituela hauteskundeak irabaziko, eta beldurrak bultzaturik hartu ditu sobera deblauki erabakiak. Nahi izan gaitu tranpa batean sartu, eta, azkenean, bera erori da», adierazi zion Ipar Euskal Herriko Hitza-ri.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nikolas Blain eta Anita Lopepe, Baionan egin duten agerraldian ©Bob Edme

Eskaintza politiko berri bat eratu nahi du EH Baik

Ekhi Erremundegi Beloki

Lehen kongresua eginen du azaroaren 26an. Txosten politikoa eta organizatiboa eztabaidatzen hasiko da ondoko egunetan

Miren Etxebeste eta Victor Lana, Donostian. ©Ahal Dugu.

Miren Etxebestek iragarri du aurkeztuko dela Gipuzkoako Ahal Dugu-ren hautagai izateko primarioetan

Uxue Rey Gorraiz

 Donostiako alkategai izateko, Victor Lasak ere aurkeztu du hautagaitza.

Pello Otxandiano, atzo, Donostian. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Egiturazko neurriak sustatzeko hitzarmen bat proposatu du EH Bilduk

Iosu Alberdi

Ongizate Hitzarmenak hamar neurri jaso ditu: bost «ongizatearen oinarri materialak bermatzeko», eta beste horrenbeste aberastasuna banatzeko

Frantziako armadan sartzera deitzeko publizitate bat, Baionako autobus geltoki batean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Egun bat Frantziako armadan, nahi eta nahi ez

Oihana Teyseyre Koskarat

Iparraldeko 16 eta 25 urteko gazte guziak behartuak dira Frantziako armadarekin edo Jendarmeriarekin egun bat pasatzera. Euskaldunen kontrako diskriminazioa pairatu dute anitzek, «propaganda» egunean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...