Albistea entzun

13/13 sumarioa

ELDH Europako abokatuen elkarteak kezka agertu du 13/13 auziaren inguruan

Demokraziaren eta Giza Eskubideen Aldeko Abokatuen Europako Elkarteak Espainiari eskatu dio epaiketa bertan behera uzteko eta auzipetuak kargugabetzeko.

13/13 sumarioan auzipetuak, gaur zortzi, Espainako Auzitegi Nazionalean.
13/13 sumarioan auzipetuak, gaur zortzi, Espainako Auzitegi Nazionalean. Marta Jara / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2021eko uztailak 19

Joan den astean hasi zen Espainiako Auzitegi Nazionalean 13/13 sumarioko epaiketa, euskal presoen abokatu lanetan aritutako zortzi herritarren aurka. Horren aurrean, ELDH Demokraziaren eta Giza Eskubideen Aldeko Abokatuen Europako Elkarteak «kezka larria» azaldu du auziaren zenbait inguruabarri buruz, eta Espainiari eskatu dio epaiketa bertan behera uzteko eta auzipetuak kargugabetzeko.

Besteak beste, elkarteak nabarmendu du abokatuak beren bezeroak ordezkatzeagatik auzipetu dituztela, «Turkian bezala», eta 2010eko apirilaren 14ko polizia operazioa ekarri du gogora, nabarmenduta abokatuen bulegoak arakatu zituztela eta abokatuak bost egunez eduki zituztela inkomunikatuta. Areago, gogorarazi du abokatuen telefonoak zelatatu zituztela CNI Espainiako zerbitzu sekretuek, gutxienez 2008tik, eta, beraz, euskal presoen defentsa estrategien berri izan zutela.

Era berean, elkarteak azaldu du torturaren erabilera frogatuta dagoela kasu honetan, Naia Zuriarrainen testigantza jasota dagoelako Eusko Jaurlaritzak torturari buruz eginiko 2017ko txostenean, eta gogorarazi du Fernando Grande-Marlaska Espainiako egungo Barne ministroa zela instrukzio epailea; baita Estrasburgoko auzitegiak Grande-Marlaskari sarri kargu hartu diola ere, tortura salaketak behar bezainbeste ez ikertzeagatik.

ELDHren arabera, 2010eko apirileko miaketak «irregulartasunez beteak» egon ziren, eta «sekretu profesionala» urratu zen; besteak beste, abokatuen eta euren bezeroen arteko gutun trukea konfiskatuta. Gainera, ohartarazi du 13/13 auzian epaitzen ari direnetatik lau jada zigortu zituztela 11/13 sumarioan.

Hori horrela, ELDHk adierazi du Espainiak «sistematikoki» urratzen dituela Habanako Printzipioak. Horien arabera, gobernuek bermatu behar dute «abokatuek beren lanbide funtzio guztiak betetzeko gai izango direla beldurrik, eragozpenik, jazarpenik edo interferentzia desegokirik gabe». Halaber, «abokatuen segurtasuna mehatxatuta dagoenean, autoritateek ziurtatu» behar dute segurtasun hori. Kasu honetan, ordea, Espainiako Gobernua bera da abokatuen segurtasuna mehatxatzen ari dena, ELDHk azaldu duenez.

Horiek horrela, elkarteak «kezka larria» agertu du lege prozeduraren inguruan, uste baitu urratzen ari direla defentsarako, epaiketa bidezko bat izateko, benetako babes judizialerako eta egitate berarengatik bi aldiz epaitua ez izateko eskubidea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Ipar Euskal Herriko erakundeetako ordezkariak, atzoko saioetako hizlariekin, Baionan. ©BOB EDME

Prozesuen erronkak eta zailtasunak

Ekhi Erremundegi Beloki

Aieteren urteurreneko jardunaldien azken saioa izan da Baionan. Iragandakoaz eta gelditzen diren erronkez mintzatu dira bertako eta nazioarteko eragileak. Presoen auzia konpontzeko mekanismoak sortzera deitu du Brian Currinek.
 ©Jon Urbe / FOKU

Herri baten biderako gakoak

Enekoitz Esnaola

Erabakitzeko eskubidea, erreferenduma, estrategia partekatua, gizarte zibila, desobedientzia, eta bide demokratikoak eta baketsuak nabarmendu dituzte Ibarretxek, Torrak, Alvarezek eta Cuixartek

<em>Gatazken eraldaketa demokratikoa</em> izenpeko mahai ingurua, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / FOKU
Jonathan Powell. ©JON URBE / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna