Albistea entzun

Peru

Pedro Castillo izendatu dute Peruko presidente

Hauteskunde batzordeak ez ditu onartu oposizioak aurkeztutako ehunka errekurtsoak. Sindikalistak botoen %50,12 eskuratu zituen hauteskundeetan, eta %49,87 Keiko Fujimori eskuindarrak.

Pedro Castillo bart presidente izendatu ondorengo lehen hitzaldia ematen, Liman.
Pedro Castillo bart presidente izendatu ondorengo lehen hitzaldia ematen, Liman. Paolo Aguilar / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko uztailak 20 12:49

Peruk badu presidente berria: Pedro Castillo sindikalista, Peru Libre alderdiko burua. Castillok irabazi zituen ekainaren 6an egin ziren presidentetzarako hauteskundeak, baina emaitzak oso estuak izan ziren, eta oposizioko Fuerza Popular alderdiak ahaleginak egin ditu emaitza haiek zalantzan jarri eta boterea eskuratzeko.

Peruko hauteskunde batzordeak, ordea, ez ditu onartu Keiko Fujimoriren alderdiak aurkeztutako ehunka errekurtsoak, eta bart gauean berretsi du Castilloren garaipena: datu ofizialen arabera, bigarren itzulian sindikalistak botoen %50,12 eskuratu zituen, eta Fujimori eskuindarrak %49,87. Ondo bidean, gutxienez bost urte iraungo du Castilloren agintaldiak, 2026ra arte. Hilaren 28an hartuko du kargua.

Bart, presidente izendatua izan ondoren, Castillok eskerrak eman zizkion «Peruko herriari, garaipen historiko honengatik»: «Iritsi da gizarteko sektore guztien artean Peru parekide, justu eta libre bat eraikitzeko garaia». Horrez gain, dei egin zien Peru osatzen duten etniei, langile klaseari, nekazariei eta herritar guztiei, «aberri eder bat osatzeko»: «Gaur garai berri bat hasi da Perun», amaitu zuen.

Hortaz gain, Peru Libreren egoitzan egindako hitzaldian, Fujimoriri eskatu zion traba gehiago ez ipintzeko, eta laguntzeko «perutar guztiak ordezkatzen dituen gobernu bat osatzen». Gainontzeko alderdiei ere zabaldu zien deia: «Ekar ezazue zuen esperientzia, baina leiala eta gardena izan dadila».

Bere aldetik, Fujimorik esan du ontzat emango dituela hauteskundeen emaitzak, nahiz eta oraindik ere iruzur salaketak egin dituen. Gainera hauteskunde batzordeari leporatu dio «irregulartasunez betetako prozesu bat balioztatu» izana. «Emaitza justu eta garden bat bermatzeko bere eginkizuna urratu du», salatu du.

Horrez gain, Peru «etapa oso zail» baten atarian dagoela ohartarazi zuen, eta, «komunismoaren aurkako defentsa demokratikora» batzeko eskatu zien bere jarraitzaileei: «Peruk bere indar sozial eta politikoen batasuna behar du, komunismoa geldiarazteko». Hautagai eskuindarrak hirugarren aldiz egin du porrot presidente bilakatzeko bere saiakeran.

Irakaslea, nekazaria eta sindikalista, politikan ibilbide laburra eginda heldu da presidente izatera Castillo. BERRIAk gaur argitaratu du Eduardo Bendezu Gutarra abokatuari egindako elkarrizketa; Peru Libreko zuzendaritzako kidea da, Castilloren alderdikoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Moiseren hilketak herritar eta begirale asko harritu ditu»

Iosu Alberdi

Haitiko presidentearen heriotzak «ziurtasunik gabeko» egoeran utzi du herrialdea. Parraren ustez, «ez da aldaketa handirik» espero.

Milaka manifestari sexu eta genero askatasunaren aldeko Budapest Harro martxan, atzo, Hungariako hiriburuko erdigunean. ©ZOLTAN BALOGH / EFE

Milaka hungariarrek harrotasunez salatu dute Orbanen lege homofoboa

Gorka Berasategi Otamendi

LGTBI kolektiboaren kontrako «kanpaina» gaitzetsi dute. Gobernua Hungariako gizartea «zatitzen» ari da, manifestarien iritziz. Lehen ministroaren jokabidea datorren urteko bozekin lotu dute

<b>Beilatokia.</b> Soldaduak Jovenel Moiseren hilkutxaren aurrean, atzo, Cap-Haitienen. ©J.M.H.A. / EFE

Hilketa argitzeko protesta artean lurperatu dute Haitiko presidentea

Gorka Berasategi Otamendi

Moiseren emazteak «traizio» egin ziotela salatu du. «Justizia» galdegin du, baina «mendekua» baztertzeko eskatu die herritarrei. Istiluak izan dira Cap-Haitien hirian

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna