Albistea entzun

Bi mila kasuen langa gainditu da Hegoaldean: 2.042 kasu zenbatu dituzte

Pandemia osoan beste behin baino ez dituzte zenbatu 2.000 kasutik gora. Osakidetzak jakinarazi du inoizko kasu gehien atzeman duela azken 24 orduetan.

PCRprobak egiteko eremu bat Iruñean.
PCRprobak egiteko eremu bat Iruñean. Iñigo Uriz/FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maria Ortega Zubiate -

2021eko uztailak 21

Birusa orain arteko marka guztiak apurtzeko bidean da. Kutsatuen kopurua gora doa etengabe, eta gaur jada 2.000 kasutik gora jakinarazi dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak: 2.042, zehazki. Pandemia osoan atzemandako kutsatu kopururik handienetan bigarrena da hori, iazko urriaren 31n 2.082 izan baitziren: bi egun horietan baino ez ditu gainditu 2.000 kasuak. Bi osasun sistemen arteko batuketak aurrekaririk ekarri ez badu ere, Osakidetzak jakinarazi du inoiz atzemandako positibo kopururik handiena zenbatu duela: 1.583 guztira.

Olatuaren goraldi betean dago Bizkaia, eta bertan zenbatu dira kasu gehien: 873. Horien erdiak zenbatu ditu Gipuzkoak, baina, hala ere, igoerarik nabaritu du herrialdeak: 481. 459 izan dira Nafarroan eta 139 Araban.

Ospitaleetako egoera oraindik «lasaia» dela adierazi du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eta ospitaleratze berrien kopurua «onargarria» dela. Dena den, intzidentzia «egunean-egunean» gora egiten ari dela ohartarazi du, eta horrek eragina du ospitaleetan. Oraindik behin betiko datuen faltan, hemeretzi ospitaleratze izan ziren atzo Osakidetzako eta Osasunbideko ospitaleetan; 300 ospitaleratuen muga gainditu da, beraz. ZIUetan ere ari dira oheak betetzen: COVID-19az kutsatutako 57 pertsona daude han.

Hildakoen datuak ere gaur jakinarazi ditu Osakidetzak, eta uztailaren 12 eta 18 artean COVID-19az kutsatutako bost lagunek galdu zuten bizia. Denbora horretan, ez zuen hildakorik atzeman Osasunbideak: are gehiago, uztailaren 6tik ez da inor hil birusagatik Nafarroan. Aurreko bi asteetako joera bertsuan dabil hildakoen kopurua: aurrekoan lau izan ziren, eta orain dela bi, sei. Hala ere, jaitsiera nabarmena izan da ekainaren 21eko astetik: orduko hartan birusaz kutsatutako hamalau lagun hil ziren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Mila positiboen langatik gora gaur berriz Hegoaldean: 1.077 izan dira

Mila positiboen langatik gora gaur berriz Hegoaldean: 1.077 izan dira

Arantxa Iraola

Osasunbideak eta Osakidetzak atzo egindako testetatik %11,8 izan ziren positiboak

Zaldibar Argituren protesta martxoan ©Monika del Valle / Foku

Herri akusazio gisa «baztertu» dituztela salatu dute Zaldibar Argitu-k eta Gizarte Eskubideen Gutunak

Berria

Bi elkarteek argudiatu dute herritar moduan herri akusazio gisa aurkezteko eskubidea dutela, auzian «argitu gabeko kontu ugari daudelako». Horregatik uste dute ez dagoela «benetan zer gertatu zen argitzeko» interesik.

DHEren protesta bat, eutanasia legeztatzearen alde, Bilbon. ©Marisol Ramirez/FOKU

Hegoaldean egindako lehen eutanasia kasuaren berri eman dute

Maria Ortega Zubiate

DHE elkarteak jakinarazi du. Osakidetza beste bi kasu aztertzen ari dela adierazi dute.

Motorzale bat, artxiboko irudi batean. ©EFE

Motorzale bat hil da istripu batean, Zuian

Berria

Errepidetik irten da motorra, eta bidea itxi behar izan dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.