Albistea entzun

Aire zabalean maskara erabiltzea aurrerantzean ere hautazkoa izatea berretsi dute

Espainiako Kongresuan onartu duten errege dekretuaren arabera, maskararik gabe ibil daiteke, betiere ondoko pertsonekin 1,5 metroko distantzia eduki badaiteke.

Aire zabalean maskara erabiltzea aurrerantzean ere hautazkoa izatea berretsi dute
Aire zabalean maskara erabiltzea aurrerantzean ere hautazkoa izatea berretsi dute Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2021eko uztailak 21 09:37

Aldaketarik ez; aire zabalean maskara kenduta ibiltzea libre izango da, ingurukoekin 1,5 metroko distantzia edukiz gero. Atzo Espainiako Kongresuan berretsitako errege dekretuak hala zehazten du: «Dekretu honek egoera jakin batzuetan baino ez du onartzen malgutzea», jartzen du: «Arau orokorra da maskarak soinean eraman behar direla».

Ekainaren 24an jarri zuen neurri hori indarrean Espainiako Gobernuak, baina oraindik berresteko zegoen, eta desadostasunak sortu ditu. Atzo bertan, Eusko Jaurlaritzako arduradunek jakinarazi zuten Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk gutun bat bidali diola Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezi, besteak beste maskaren erabilera derrigortzeko neurriak eskatzeko.

Ekainaren amaieratik hona, gainera, asko okertu dira izurriaren datuak, transmisioa izugarri igo da, eta zenbait erakunde maskaren erabileraren malgutzearekin lotzen ari dira igoera hori. Osasun ministro Carolina Dariasek, hala ere, neurri «zuhurra» dela argudiatu du, eta esan egoera epidemiologikoa aldatu egin dela txertaketa datuekin. Onartu du maskararik gabeko jendearen pilaketak ere ikusi direla han-hemenka, eta gogorarazi arduraz jokatzea garrantzitsua dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Maria Jauregi ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alaba eta Irati Goikoetxea idazlea ©Andoni Canellada, FOKU

Oihanaren minak hezurmamitzen

Jon O. Urain

Indarkeriaren arrastoa, hark eragindako oinazea, bere larruan nozitu du Maria Jauregik. Errealitate hori ezagun du Irati Goikoetxeak ere, eta literaturaren bidez plazaratu ditu ETAren biktima baten saminak eta prozesuak. Garai eta giro bertsuan haziak eta heziak, biak mintzo dira biolentziaz, sufrimenduaz, biktimen rolaz, memoriaz eta hura belaunaldi berriei transmititzeko beharraz.

Anbulantzia bat, Iruñeko ospitale baten aurrean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

83 lagun daude Hegoaldeko ZIUetan

Juanma Gallego

Herenegun, Osakidetzak eta Osasunbideak 1.623 positibo atzeman zituzten. Kopurua zertxobait txikitu da bezperakoaren aldean
Emakume bat elkarretaratze batean, Bilbon. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Erreakzio patriarkala»

Naroa Torralba Rodriguez

Nabarmen ugaritu dira eraso matxistak aurten. Konfinamendua amaitu osteko egoera emakumeen kalterako izan da, adituen esanetan, eta mugimendu feminista indartsuaren lana goratu dute.

Aginagalde jaurtiketa bat egiten, gaur, atzean Gurbindo duela. ©Wu Hong / EFE

Aginagaldek eta Gurbindok asteazkenean jokatuko dituzte final laurdenak

Paulo Ostolaza

Suedia, Danimarka edo Egipto izan daiteke aurkaria. Gaur Argentinari irabazi diote (36-27) ligaxkako azken jardunaldian. Gipuzkoarrak lau gol sartu ditu, eta nafarrak bat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna