FUTBOLA

Espainiak hutsean berdindu du Egiptoren aurka, estreinakoan

Simon, Merino eta Oiartzabal hasieratik aritu dira, eta Moncayolak bigarren zati osoa jokatu du

Unai Simon, gaurko partidan. MORENATTI / EFE
Igor Susaeta.
2021eko uztailaren 22a
11:48
Entzun

Euskal Herriko kirolariak hasi dira lehiatzen Tokioko Olinpiar Jokoetan. Unai Simonek, Mikel Merinok, Mikel Oiartzabalek eta Jon Moncayolak Espainiako futbol selekzioarekin jokatu dute gaur, Sapporon (Japonia), Egiptoren kontra, ligaxkako lehen jardunaldian, eta partida hutsean amaitu da. Espero bezala, Espainiarena izan da baloi jabetza, baina ezin izan du aukera oso argirik sortu, eta horietan ez du atearen aurrean asmatu.

Simonek, Merinok eta Oiartzabalek titular jokatu dute. Realeko erdilariak eta aurrelariak 68 minutu jokatu dituzte. Moncayola ez du hasieratik zelairatu Luis de la Fuente Espainiako selekzioaren hautatzaileak, baina azkenean bigarren zati osoa jokatu du. Martin Zubimendi ere Olinpiar Jokoetan dago, baina gaur ez dute deialdian sartu.

Dominen lehian egoteko faboritoetako bat da Espainiako selekzioa. Australia eta Argentina dira C multzoko beste bi selekzioak, eta, hain zuzen, Australiaren kontra arituko da hurrena, igandean, 12:30ean —Euskal Herriko ordua—. Multzoko aurreneko biak sailkatuko dira final-laurdenetarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.