Albistea entzun

EUSKAL PRESOAK

Garestik abiatu da euskal presoen aldeko bizikleta martxa

Sarek antolatuta, hiru egunez Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu martxak, 'Ibilian-ibilian etxerako bidean' lelopean. Larunbat eguerdian bukatuko da, Donostian.

Sareren bizikleta martxa hasi aurreko momentua, gaur, Garesko plazan.
Sareren bizikleta martxa hasi aurreko momentua, gaur, Garesko plazan. Jagoba Manterola / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko uztailak 22 15:11

Gaur goizean abiatu da euskal presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa. Garesen eman diote abiapuntua, Nafarroan, eta pedal kolpeei ekin aitzinetik ekitaldi bat egin dute herriko plazan. Ibilian-ibilian etxerako bidean leloa jarri dio aurten Sarek bizikleta martxari, eta, hiru egunez, euskal presoen aldeko aldarria Nafarroan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hedatuko dute.

Gaurko etapan, Nafarroatik Arabara eginen dute: Gares, Lizarra, Antzin, Kanpezu, Genevilla, Lapoblacion eta Ekora zeharkatuko dituzte, eta Oionen bukatuko dute ibilaldia, 15:30ak aldera. Bihar Bizkaian ibiliko dira: zehazki, Sopelan, Urdulizen, Plentzian, Armintzan, Bakion, Bermeon eta Mundakan. Eta, larunbatean, azkenik, Zumaiatik Donostiarako ibilbidea eginen dute (Gipuzkoa), Getaria, Zarautz, Orio eta Usurbildik igarota. Larunbat eguerdian emanen diote bukaera martxari, Donostiako Alderdi Ederren eginen duten ekitaldi batekin.

Alkatearen harrera Garesen

Garesko ekitaldian, Oihan Mendo Goñi alkateak (EH Bildu) harrera egin dio bizikleta martxari: «Bizikleta itzuli honek preso eta iheslarien etxeratze bidean bultzada izan asmo du, eta guk ere, Garestik, bide horri gure aletxoa jarri nahi izan diogu gaur». Alkatearen hitzetan, «elkarbizitzaren bidean ezinbestekoa» da euskal presoak «etxerako bidean» jartzea: «Horretarako, Euskal Herriratzea eta graduen progresioa ezinbestekoak dira, eta horixe da datozen hiru egunetan guztion artean zabalduko dugun mezua».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Eba Blanco. ©

EAri buruzko ebazpenak ez du «ondorio praktikorik»

Erredakzioa

Eba Blanco idazkari nagusiak esan duenez, batzorde eragile berria hautatzeko prozesua martxan dago. Ramirezek elkarrizketa eskatu du.

Sarek abuztuaren 21ean Donostian egindako mobilizazioa. ©Andoni Canellada/ FOKU

Sarek mobilizaziora deitu du Donostian, «presoen etxeratze prozesua azkartzeko»

Unai Etxenausia

Manifestazioarekin, duela aste batzuk martxan jarri zuten 'Ibilian-ibilian, etxerako bidean' egitasmoari bukaera emango diote Gipuzkoan. Abuztuaren 21ean izango da.

Auzipetuak epaiketaren lehen egunean, Madrilen. ©Marta Jara / Foku

13/13 sumarioko epaiketa abiatu dute berriz ere Auzitegi Nazionalean

Berria

Fiskalaren eta abokatuen galderak erantzun dituzte atxiloketetan eta miaketetan parte hartu zuten guardia zibilek

Eba Blanco, agerraldian. ©Berria

Arabako auzitegiak EAri buruz emandako ebazpenak ez du ondorio praktikorik, Eba Blancoren esanetan

Berria

Arabako Probintzia Auzitegiaren ebazpenak ez du eraginik izango, EAren Nazio Batzorde Eragile berria aukeratzeko kongresua martxan dagoelako, EAko idazkari nagusiaren esanetan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.