Albistea entzun

LABORANTZA

Okupazioa hasi eta hilabetera, sostengua galdegin dute ELBk eta Lurzaindiak

Hilabete da Arbonako Berrueta bidean kokaturiko etxaldea okupatua dutela, lurraren salmenta espekulatiboa salatzeko. Laborantzarako lurrei buruzko hainbat hitzaldi prestatu dituzte heldu diren egunetarako.

Hainbat laborari, joan den astean, Arbonan okupaturiko lurrean, protestan. Afixan, idatzita: «Hazten gaituen lurra zain dezagun»
Hainbat laborari, joan den astean, Arbonan okupaturiko lurrean, protestan. Afixan, idatzita: «Hazten gaituen lurra zain dezagun» Guillaume Fauveau / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2021eko uztailak 22

Joan den ekainaren 23an Arbonako (Lapurdi) etxalde bateko lurretan sartu ziren ELBko eta Lurzaindiko hainbat militante, hura okupatzeko. Hiru milioi euroan saldu nahi dute hamabost hektareako laborantza lur bat, etxearekin, eta ELBk eta Lurzaindiak salatu zuten saltze prezioa «espekulatiboa» dela. Oraindik ez dute etsi, eta, okupazioaren hasieratik hilabete bat igarota, sostengua emateko deia egin diete «laguntzeko prest» diren guziei.

Datozen egunetarako egitaraua prestatu dute, «lurra hazkurri emaile izatearen erronka» ardatz hartuta. Alegia, lurra elikadurarako erabil dadin, eta ez diru gehiago pilatzeko. Gaur solasaldi bat eginen dute zapatisten mugimenduaz; bihar, NPB Nekazaritza Politika Bateratuari buruz, eta larunbatean zikiroa prestatuko dute. Heldu den asterako ere iragarri dituzte ekintzak.

Uztailaren 16an Arbonako lurrak erosteko lehentasun partziala eskatu zuen Lurzaindiak, eta, ELB sindikatuarekin batera, beren ekintzak «hozka batez gogortzea» erabaki zuten bi egiturek, lurra ez ezik etxea ere okupatuta. Saltzailearen eta eroslearen arrapostuaren beha diren bitartean, sostengu sarea osatzen segitzen dute: «Okupazioaren hogeita hamargarren egunean 27.500 izenpetze ditu petizioak; Iparraldeko laurogei bat auzapezen sostengua eta hainbat elkarte eta kolektiborena».

Gainera, eragileak berriz bilduko dira gaur Jean Bernard Sempastous Frantziako Asanbleako diputatuarekin. SAFER eta EPFL egiturak ere bileran izanen dira: «Lan bilkura garrantzitsu honen helburua da lege baten plantan ezartzea, laborantza lurrak ez daitezen gehiago joan laborari ez direnen esku».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eskatu du murrizketak irailaren 2ra arte luzatzeko

Nafarroako Gobernuak eskatu du murrizketak irailaren 2ra arte luzatzeko

Arantxa Iraola

Neurriak jasotzeko ondu duten foru araua bidali dio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari, oniritzia eman diezaion

Gazte boluntarioak lubaki batean indusketa egiten, Zizurkilen (Gipuzkoa) ©Jon Urbe

Memoriaren lege proiektua eztabaidatuko dute Eusko Legebiltzarrean

Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak onartutako egitasmoak «egia, justizia, erreparazioa, berriz ez gertatzeko bermea eta balio demokratikoak» ditu ardatz.

Uztailaren 19an Zornotzan egindako elkarretaratzea, eraso matxista eta homofoboen aurka. ©Marisol Ramirez/FOKU

«Agerraldi antimatxunoa» egingo dute Zornotzan, asteburuko istiluak salatzeko

Nerea Laurizika

Hainbat eraso izan dira Zornotzan (Bizkaia) asteburuan. Hiru lagun zaurituta eraman zituzten ospitalera, eta haietako bat larri dago oraindik.

 ©JEAN-CHRISTOPHE BOTT, EFE

Nestlek 46 izozki mota erretiratu ditu saltokietatik, etileno oxidoa dutelako

Oihane Puertas Ramirez

Etileno oxidoa substantzia toxikoa da, eta ez dago onartuta Europako Batasunean. Froneri fabrikatzaileak azaldu du osagaia «oso kantitate txikian» erabiltzen dela, eta dela ez «batere arriskutsua» kontsumitzaileen osasunerako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna