EUSKARA

Urriaren 16an eta 17an ospatuko dute Nafarroa Oinez

Lizarrako ikastolak mende erdi beteko du aurten, eta abuztuaren 13an eta 14an jarduera ugari egingo dituzte urteurrena ospatzeko.

Antolatzaileen agerraldia. BERRIA
2021eko uztailaren 22a
14:29
Entzun

Lizarrako ikastolak antolatuko du aurtengo Nafarroa Oinez, ikastolaren 50. urteurrenean. Horretarako, eta oraindik COVID-19ren izurria izaten ari den eragina aintzat hartuta, erabaki dute festa asteburu batean zehar egitea, egun bakarrera mugatu beharrean. Hori horrela, urriaren 16-17ko asteburuan izango da jaia: «Pandemiak ezarritako jarraibidea kontutan hartuta, esate baterako lekuen edukieraren kontrola, festa bi egunetan egiteak jende gehiagok disfruta dezan ahalbidetuko duelako, hain zuzen; betiere, segurtasun neurriak errespetatuz».

Aurrez, ordea, ikastolaren urteurrena ospatuko dute, abuztuaren 13an eta 14an. 13an, ostiralarekin, 20:00etan Los Llanos Zinemetan, ikastetxearen ibilbidea errepasatzeko ekitaldi bat egingo dute, aurtengo Nafarroa Oinez-en bideoklipa ezagutaraztearekin batera. Urko Peralek konposatu du musika, eta Iñigo Urrizelkik ekoiztu eta Iñaki Elcanok filmatu dute ikus-entzunezkoa.

Abuztuaren 14an, larunbatarekin, publiko anitzarentzako ikuskizunak eskainiko dituzte. 12:30ean Los Llanos Kulturaguneko Lorategietan, Kiki eta Koko pailazoak ariko dira, doakoa izango den Bizi-bizi Zirkua saio parte-hartzailearekin; eta geroago, leku berean, helduentzako bi kontzertu prestatu dituzte: Paulantropia, 20:30ean, eta Gatibu, akustikoan, 22:00etan. Musika taldeetarako sarrerak hurrengo estekaren bitartez eskuratu daitezke, https://estella-lizarra.sacatuentrada.es helbidean, eta hamabi euroko salneurria izango dute.

Antolatzaileek nabarmendu dute «euskara eta euskal kulturaren hedapenarekin koherentea» dela egitaraua, «Lizarraldeko bizilagunei eta bisitariei zuzenduta dagoena, urriko asteburuaren atari gisa balioko duten abuztuko bi egun horietan zehar, hezkuntza eredu honen ibilbidea eta lorpenak mundu guztiak ospatu dezan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.