Beste euskal kirolari bat ere arituko da Tokion: Xabier Lopez-Arostegi

Saskibaloi jokalariak Juancho Hernangomez ordezkatuko du. Denera, beraz, 31 euskal kirolari lehiatuko dira Olinpiar Jokoetan.

Xabier Lopez-Arostegi Olinpiar Jokoak prestatzeko lehia batean. JUANJO MARTIN / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2021eko uztailaren 24a
13:46
Entzun

Aldaketak izan dira azken orduan, eta Xabier Lopez-Arostegi saskibaloi jokalaria Tokion izango da azkenean. Sergio Scariolo Espainiako selekzioko hautatzaileak zerrendatik at utzi zuen getxoztarra, baina, gaur jakinarazi dutenez, Juancho Hernangomez ordezkatuko du, NBAko Minnesota taldeak ez duelako baimendu haren parte hartzea, lesio bat tarteko. Beraz, 31 euskal kirolarik hartuko dute parte Tokioko Olinpiar Jokoetan, hamalau espezialitatetan.

Jorge Garbajosa Espainiako Saskibaloi Federazioko presidenteak adierazi du AEBetako taldeak erabaki duela Hernangomez Jokoetatik kanpo uztea: Ā«Uztailaren 23an jaso genuen lehen aldiz Minnesota Timberwolvesen abisua, baimenari uko egiteko. Jokalaria Tokion bazegoen, ordura arte ez genuelako ezezkorik jaso zenĀ». Haren lekua beteko du Lopez-Arostegi hegalekoak.

Jokalari getxoztarrak lehen aldiz hartuko du parte Olinpiar Jokoetan. Uztailaren 26an, astelehenean, jokatuko dute Jokoetako lehen partida: 14:00etan lehiatuko dira, Japoniaren kontra. Ikusteko dago ea Lopez-Arostegi iritsiko den topaketa horretara.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.