Hamalau kasu positibo atzeman dituzte Zaballako kartzelan

Kutsatutako guztiak presoak dira, eta aurretik hartua zuten COVID-19aren kontrako txertoa

Zaballako presondegia, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko uztailaren 29a
11:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak jakinarazi duenez, Zaballako kartzelan (Araba) kartzelatua den preso batek birusaren «sintoma oso arinak» sentitu zituen azken egunotan, eta, horiek horrela, antigeno testak egin zizkieten hari eta beste hainbat presori. Guztira, oraingoz, 69 diagnostiko probak egin dituzte presoen artean, eta horietako hamalauk eman dute positibo.

Adierazi dutenez, kutsatze katea etete aldera, orain arte egindako antigeno testetan negatibo eman dutenei PCR probak eginen dizkiete datozen orduetan, birusaz kutsatuak diren edo ez ziurtatzeko. Halaber, moduluko preso guztiak bakartuta daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.