Begia Tokion

Teresa Errandoneak larunbatean ekingo dio

100 metroko hesidunean ariko da, 04:09etik aurrera. Guztira Euskal Herriko hamalau kirolari ariko dira asteburuan: bederatzi larunbatean eta bost igandean. Futbolean eta belar hockeyan final-laurdenak jokatuko dituzte.

Teresa Errandonea, lehiaketa batean. VíCTOR LERENA, EFE
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko uztailaren 30a
17:57
Entzun

Euskal Herriko hamalau kirolari lehiatuko dira asteburuan Tokion: bederatzi bihar, uztailak 31, eta bost igandean, abuztuak 1. Teresa Errandonea Barrena izango da lehena, 04:09ean. 100 metroko hesidunean ariko da, eta proba hori izango da aurtengo Olinpiar Jokoetan egingo duen lehenengoa. Aurrera egiten badu, igandean jokatuko ditu finalerdiak.

04:30ean izango da Alberto Munarrizen txanda: Australiaren kontra ariko da ligaxkako partidan.

Unai Simon, Martin Zubimendi, Jon Moncayola, Mikel Merino eta Mikel Oiartzabalfinal-laurdenetan lehiatuko dira Boli Kostaren kontra, 10:00etan.

12:30ean, Nerea Penak eta Ainhoa Hernandezek ligaxkako partida izango dute Hungariaren aurka.

Igandean, berriz, Kevin Peponnet 470 diziplinako zazpigarren eta zortzigarren probetan lehiatuko da, 05:05ean eta 05:15ean. Guztira hamar lasterketa jokatu beharko ditu kanporaketan; azkena, abuztuaren 4an.

07:15eanJulen Aginagaldek eta Eduardo Gurbindok ligaxkako partida jokatuko dute, Argentinaren kontra. Aurrera egiten badute, final-laurdenak abuztuaren 3an jokatuko dituzte.

10:20ean, berriz, Xabier Lopez-Arostegiren txanda izango da. Espainiako gizonezkoen saskibaloi selekzioarekin ariko da taldekako fasean, Esloveniaren aurka.

Jose Maria Basterra Otxoafinal-laurdenetan lehiatuko da Belgikaren aurka, 11:30ean. Taldeak aurrera egiten badu, abuztuaren 3an finalerdiak jokatuko ditu.

Tokio 2020ko egutegia eta proben ordutegia kontsultatu hemen: Egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.