Euskal Herriko hamalau kirolari lehiatuko dira asteburuan Tokion: bederatzi bihar, uztailak 31, eta bost igandean, abuztuak 1. Teresa Errandonea Barrena izango da lehena, 04:09ean. 100 metroko hesidunean ariko da, eta proba hori izango da aurtengo Olinpiar Jokoetan egingo duen lehenengoa. Aurrera egiten badu, igandean jokatuko ditu finalerdiak.
04:30ean izango da Alberto Munarrizen txanda: Australiaren kontra ariko da ligaxkako partidan.
Unai Simon, Martin Zubimendi, Jon Moncayola, Mikel Merino eta Mikel Oiartzabalfinal-laurdenetan lehiatuko dira Boli Kostaren kontra, 10:00etan.
12:30ean, Nerea Penak eta Ainhoa Hernandezek ligaxkako partida izango dute Hungariaren aurka.
Igandean, berriz, Kevin Peponnet 470 diziplinako zazpigarren eta zortzigarren probetan lehiatuko da, 05:05ean eta 05:15ean. Guztira hamar lasterketa jokatu beharko ditu kanporaketan; azkena, abuztuaren 4an.
07:15eanJulen Aginagaldek eta Eduardo Gurbindok ligaxkako partida jokatuko dute, Argentinaren kontra. Aurrera egiten badute, final-laurdenak abuztuaren 3an jokatuko dituzte.
10:20ean, berriz, Xabier Lopez-Arostegiren txanda izango da. Espainiako gizonezkoen saskibaloi selekzioarekin ariko da taldekako fasean, Esloveniaren aurka.
Jose Maria Basterra Otxoafinal-laurdenetan lehiatuko da Belgikaren aurka, 11:30ean. Taldeak aurrera egiten badu, abuztuaren 3an finalerdiak jokatuko ditu.
Tokio 2020ko egutegia eta proben ordutegia kontsultatu hemen: Egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun