BELAR HOCKEYA

Basterrak ez du dominarik kolkoratuko

Espainiako selekzioak 3-1 galdu du final-laurdenetan Belgikaren aurka. Aulkitik aterata jokatu du getxotarrak.

Basterra burumakur, gaur, Belgikaren aurka galdu eta gero. KAI FöRSTERLING
2021eko abuztuaren 1a
19:00
Entzun

Espainiako belar hockey selekzioak 3-1 galdu du Belgikaren aurka final-laurdenetan, eta, horrenbestez, Jose Maria Basterra getxotarrak ez du dominarik irabaziko Tokioko Olinpiar Jokoetan. Basterra bigarren zatian zelairatu du Espainiako hautatzaileak.

Atsedenaldira 0-1 irabazten joan da Espainia, baina bigarren zatian penalti kornerrak bikain baliatu ditu Belgikak, eta finalerdietarako txartela lortu du.

Australia-Alemania eta India-Belgika izango dira finalerdiak, bihar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.