Espainiako belar hockey selekzioak 3-1 galdu du Belgikaren aurka final-laurdenetan, eta, horrenbestez, Jose Maria Basterra getxotarrak ez du dominarik irabaziko Tokioko Olinpiar Jokoetan. Basterra bigarren zatian zelairatu du Espainiako hautatzaileak.
Atsedenaldira 0-1 irabazten joan da Espainia, baina bigarren zatian penalti kornerrak bikain baliatu ditu Belgikak, eta finalerdietarako txartela lortu du.
Australia-Alemania eta India-Belgika izango dira finalerdiak, bihar.