Albistea entzun

Ekonomia

EAEko industria asko suspertu da, baina ez da 2019ko mailara iritsi

Eustaten arabera, iazko ekainean baino %13,3 handiagoa izan da jarduera aurtengoan. Metalgintza da gehien suspertu den arloa.

Langile bat, Amporen Idiazabalgo fabrikan, artxiboko irudian.
Langile bat, Amporen Idiazabalgo fabrikan, artxiboko irudian. Gotzon Aranburu / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko abuztuak 2

Ekainak beste urrats bat egin du krisia gainditzeko bidean. Industriaren jarduera hazten ari da oraindik ere, eta ez du urrun 2019ko ekoizpen maila. Eustaten arabera, 2019ko seigarren hilabetean 116,6ko indizea zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria jarduerak; aurten, 115,3ra igo da.

Iazko ekainarekiko hobekuntza nabarmena da, %13,3koa (110,8ko indizea). Ez da, gainera, hilabete bakar bateko kontua: urteko lehen sei hilabeteetan iaz baino %13,9 gehiago ekoitzi dute hiru lurraldeetako industriek.

Sektore bakar batek izan du urte arteko tasa negatiboa: garraio materialenak, hain zuzen ere (-10,6). Hazkunde handiak izan ditu sektore nagusiak, metalgintzak (+%26,7), eta ez daude urrun plastikoak (+%20,9) eta makineria (+%16,8).

Bada aldea lurralde batetik bestera: 2021 erdian %17,3 handitu da jarduera Gipuzkoan, %13 Araban, eta %11 Bizkaian.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa eta Paolo Gentiloni Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa, atzo, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

PSOEk ez du aldatu nahi itunen lehentasuna, lan erreforma berrian

Xabier Martin

Diaz Lan ministroak dio enpresa ituna sektorekoaren gainetik utzi nahi duela PSOEk, eta horrek prekaritatea betikotzen duela. Espainiako liberalismoa bultzaka ari da azaleko erreforma baten alde

Banaketa berriaren helburuetako bat da lurralde kohesioa bultzatzea, despopulazioaren arazoa gero eta handiago baita. Adibidez, Pirinioetan. Irudian, Otsagabia. ©Iñigo Uriz / Foku

Finantzaketa aldatuta, Nafarroako udalen artean 272 milioi banatuko dira 2022an

Berria

PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak ituna lortu dute udalen arteko desberdintasunak handitzen zituen eredua moldatzeko. EH Bilduk azpimarratu du «positiboa» dela eta aurrekontuen akordioa lortzeko bidea errazten duela

Bizkaiko autoeskoletako langileek udan eginiko manifestazioetako bat. ©Miguel Toña / EFE

Bizkaiko autoeskoletako langileek ez dute baztertu greba mugagabea

Imanol Magro Eizmendi

Astebeteko lanuztea hasi dute, eta «erantzun zabala» izan du, deitzaileen arabera

Lavandeira Jr. / EFE ©Yolanda Diaz Espainiako lan ministroa.

Lan erreformarekin zer egin nahi duen «argitzeko» eskatu dio Diazek Espainiako Gobernuari

Imanol Magro Eizmendi

Kontraesanezko adierazpenak egitea egotzi dio, eta onartu du gobernu koalizioa «une korapilatsu» batean dagoela

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.