Ekonomia

EAEko industria asko suspertu da, baina ez da 2019ko mailara iritsi

Eustaten arabera, iazko ekainean baino %13,3 handiagoa izan da jarduera aurtengoan. Metalgintza da gehien suspertu den arloa.

Langile bat, Amporen Idiazabalgo fabrikan, artxiboko irudian. GOTZON ARANBURU / FOKU
Iker Aranburu.
2021eko abuztuaren 2a
12:23
Entzun

Ekainak beste urrats bat egin du krisia gainditzeko bidean. Industriaren jarduera hazten ari da oraindik ere, eta ez du urrun 2019ko ekoizpen maila. Eustaten arabera, 2019ko seigarren hilabetean 116,6ko indizea zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria jarduerak; aurten, 115,3ra igo da.

Iazko ekainarekiko hobekuntza nabarmena da, %13,3koa (110,8ko indizea). Ez da, gainera, hilabete bakar bateko kontua: urteko lehen sei hilabeteetan iaz baino %13,9 gehiago ekoitzi dute hiru lurraldeetako industriek.

Sektore bakar batek izan du urte arteko tasa negatiboa: garraio materialenak, hain zuzen ere (-10,6). Hazkunde handiak izan ditu sektore nagusiak, metalgintzak(+%26,7), eta ez daude urrun plastikoak (+%20,9) eta makineria (+%16,8).

Bada aldea lurralde batetik bestera: 2021 erdian %17,3 handitu da jarduera Gipuzkoan, %13 Araban, eta %11 Bizkaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.