Albistea entzun

Bielorrusia

Bielorrusiako ekintzaile bat hilda aurkitu dute Ukrainan

Bere buruaz beste egin duen edo hilketa bat izan den ikertzen ari da Polizia. Vitali Xixovek erbestera joandakoei laguntzen dien elkarte batean egiten zuen lan. Ekintzailea urkatuta aurkitu dute Kieveko parke batean.

Vitali Xixov hilda aurkitutako ekintzailea, haren Instagrameko kontutik ateratako argazki batean.
Vitali Xixov hilda aurkitutako ekintzailea, haren Instagrameko kontutik ateratako argazki batean. @vvshishov / Instagram Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Iztueta Olano -

2021eko abuztuak 3

Vitaly Xixov 26 urteko ekintzailea hilda aurkitu dute Kieveko parke batean. Xixov Bielorrusiako BDU Ukrainako Bielorrusiar Etxea elkarteko kidea zen, herrialdetik ihes egiten dutenei laguntzen dien GKE gobernuz kanpoko erakunde bateko kidea. Haren emazteak astelehen goizean salatu zuen haren desagerpena, ohiko korrika saiotik itzuli ez, eta haren berri ez zuelako. Erakundeko webgunean ere eman zuten Xixoven desagerpenaren berri.

Ukrainako Poliziak goizean aurkitu du Xixoven gorpua, bizi zen eremutik nahiko gertu. Urkatuta aurkitu duten arren, Poliziak adierazi du hilketagatik ikerketa bat abiatu dutela, eta aztarna guztiak ikertuko dituztela.

Xixoven gertukoek Poliziari adierazi diote gaztea birritan saiatu zela haiekin hitz egiten hilda agertu aurretiko orduetan. Antza, zenbait telefono dei egin zizkien, baina erantzuten zuten aldiro moztu egiten zuen norbaitek. Horrez gain, hildakoaren lagunek esan dute korrika egitera irten zen azken aldietan norbaitek jarraitzen zuen susmoa zuela.

Xixovek BDU erakundean egiten zuen lan. GKE horrek Bielorrusiatik ihes egiten dutenei babesa eta aholkularitza juridikoa eskaini, eta atzerrian lana aurkitzen laguntzen die. Bielorrusiako Gobernuak disidentzia mota ororen aurka erabilitako errepresio bortitzak bultzatuta, ehunka lagunek utzi dute herrialdea azken urtean, eta Ukraina, Polonia eta Lituania bihurtu dira erbesteratu gehienen babesleku.

Xixoven heriotza Kristina Tsimanovskaia atleta bielorrusiarra Tokioko Olinpiar Jokoetatik erretiratzera behartua izan ondoren iritsi da. Herrialdeko atletismo federazioa kritikatu ostean, lehiaketa utzi, eta herrialdera itzultzera behartzen saiatu ziren. Mateusz Morawiecki Poloniako lehen ministroak kirolaria bahitzen saiatu izana leporatu dio Bielorrusiari, eta adierazi du Bielorrusiako segurtasun indarrek erabilitako indarkeriari «erantzun irmoa» eman behar diola nazioarteak.

Hain zuzen, astelehenean Poloniak asiloa eskaini zion Tsimanovskaiari, eta datozen egunetan Varsoviara joatea espero da. Bitartean, Poloniak Tokion duen enbaxadan eman diote babesa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©ORSOLA CASAGRANDE

«Herrialdearen historiako lurrikararik okerrena izan da hau»

Orsola Casagrande

Kurdistanen krisi mahaia eratu du HDP alderdiak, laguntza kudeatu eta kaltetutako eremuetara iristeko. Aterpeak lortzea da orain lehentasuna Sancarrentzat.
Erreskate taldeak zauritu bat ateratzen, Diyabakirren, Kurdistanen. / ©Ref Tekin, EFE

«Ehunka familia daude hondakin azpian harrapatuta»

Lara Villalon - Istanbul

Goizaldean Kurdistango Gazintep hiritik hurbil gertatutako lurrikarak milaka lagun harrapatu ditu etxean lo. Seismoaren osteko orduetan kaosa izan da nagusi Turkian, Kurdistanen eta Sirian.

Ehunka pertsona hil ditu lurrikara batek Turkian, Sirian eta Kurdistanen

Bi lurrikarak astindu dute Ekialde Hurbila, eta gutxienez 3.600 pertsona hil dira

Edu Lartzanguren - Arantxa Elizegi Egilegor

Gaueko dardarak 7,8ko indarra izan du, eta bigarrenak 7,5ekoa. Turkia, Siria eta Kurdistan astindu ditu lurrikarak. Ankararen arabera, 3.700 eraikin amildu dira haien kontrolpeko eremuetan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...