Meme bihurtu da Djokovic

Brontzezko domina lortzeko partida galtzean izan zuen jarrera bolo-bolo zabaldu da sare sozialetan. Zenbait txiolarik tenislariak presioari buruz egin zituen adierazpenei erreferentzia eginez sortu dituzte memeak.

Djokovicen meme bat. @MUGERRE
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko abuztuaren 3a
15:59
Entzun

Zeresana eman du Novak Djokovic tenislari serbiarrak Tokioko Olinpiar Jokoetan, larunbateko partida galtzean izan zuen erreakzioagatik batez ere. Pablo Carreñoren kontra jokatu zuen brontzezko domina lortzeko norgehiagoka, eta Djokovicek indarrez eta amorruz bota zuen erraketa bat harmailetara, eta beste bat apurtu zuen sarearen aurka. Serbiarraren irudiak meme bihurtu eta bolo-bolo zabaldu dira sare sozialetan.

«Presioa pribilegio bat da» esan zuen asteon Djokovicek, eta zenbait txiolarik esaldi horri erreferentzia eginez sortu dituzte memeak. Batek, esaterako, serbiarraren erraketaren argazkiari zera gehitu dio: «Djokovicen erraketak ez dio presioari eutsi, ahula delako».

Erabiltzaile askok tenislariak esandakoa Simone Biles gimnasta erretiratu izanarekin lotu dute, nahiz eta Djokovicek ez zuen horregatik esan. Sudipto Ganguly galdera egin zion kazetariak Twitterren azaldu duenez, serbiarraren erantzuna bere buruarengan sentitzen zuen presioari buruzkoa zen, eta ez Bilesi buruzkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.