EUSKAL PRESOAK

Presoak etxeratzeko eskatu dute Gasteizen

Sarek deituta egin dute protesta. Gradu progresioak ahalbidetu eta presoak Euskal Herriratzea galdegin dute: «Ez gara mesederik eskatzen ari».

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa, gaur, Gasteizen. FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko abuztuaren 3a
19:36
Entzun 00:00:00 00:00:00

«Bidea egin egiten da; urratsez urrats, ibilian-ibilian». Hala uste du euskal presoen eskubideen aldeko Sare mugimenduak, eta horixe irudikatzeko manifestazioa egin dute gaur Gasteizen, «euskal preso guztiak etxera itzultzeko bidea» galdegiteko.

Manifestazioaren akaberan irakurritako oharrean nabarmendu dutenez, «etapa berri bati» eman diote hasiera: «Urruntze politika atzean utzi eta euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko etapari». Euskal presoak Euskal Herriratzeko eta gradu progresioak ahalbidetzeko eskatu dute hurrengo urrats gisa, ohartarazita legez behar duela horrela: «Ez gara inolako pribilegio ez mesederik eskatzen ari».

Eskerrak eman dizkiete mobilizatutako herritarrei: «Ekimen eta ekintza txiki bakoitzarekin, kalera irten den pertsona bakoitzari esker, antolatu garen herri eta auzo bakoitzean sortutako dinamikei esker, aldaketaren motorra garela erakusten ari gara; elkarbizitzan aurrera egin eta bakea ipar duen motorra».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.