Albistea entzun

Maskara ez da beti jantzi beharko Gipuzkoako eta Bizkaiko hondartzetan

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du hondartza eta igerilekuetarako desplazamendu eta paseoetan derrigorrez maskara jantzi beharra agintzen duen Jaurlaritzaren dekretua.

Gorlizko hondartza (Bizkaia), ekain hasieran.
Gorlizko hondartza (Bizkaia), ekain hasieran. Aritz Loiola / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko abuztuak 3 08:23

Pertsonen artean metro eta erdiko segurtasun tartea errespetatzen bada, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hondartza eta igerilekuetan ez da nahitaezkoa izango une oro maskara janztea. Eusko Jaurlaritzak COVID-19ari aurre egiteko dekretuan jasoa du eremu horietan egiten diren desplazamendu eta paseoetan derrigorrez maskara jantzita eraman behar dela, baina EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du gaur.

Bizitza plataformako kide den Asgascon kontsumitzaile elkarteak aurkeztutako errekurtsoaren ondorioz etorri da epaia. Epaileen ustez, maskararen erabilera arautzen duen Espainiako legeak zehazten duena aintzat hartzekoa da, eta Espainiako Gobernuak emandako irizpideez harago ezin du egin Jaurlaritzak; gainerakoan «desberdintasunak» sor ditzake estatuko biztanleen artean. Epaileek diote Jaurlaritzak ezin duela argudiatu osasun publikoaren defentsa, «pentsatzekoa delako erkidegoko zein estatuko administrazioek alor horretan helburu bera dutela».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Azterketak euskaraz: Seaskaren helegitea Paueko Administrazio Auzitegian

Administrazio Auzitegiak heldu den astean erranen du Seaskako ikasleek azterketak euskaraz pasa ditzaketen ala ez

Ekhi Erremundegi Beloki

Seaskak Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra ezarritako salaketa aztertu dute Pauen, presazko auzian. 2019an EEPk et hiruek izenpetutako hitzarmena ez betetzea leporatu dio ikastolen elkarteak

Lesakako Udaleko webgunea da kalteturiko bat. Irudian, astelehenean, 17:00etan. ©BERRIA

Nafarroako 150 udalek pairaturiko zibererasoa konpontzeak «luze» jotzea litekeena dela esan dute

Edu Lartzanguren

ANIMSA udalen informatika enpresa publikoak «pazientzia» eskatu die kalteturiko udal eta tokiko erakundeei, eta herritarrei. Badira bost egun erasoak hainbat zerbitzua ematea galarazi ziela.

Jaietako indarkeria matxista prebenitzeko gida aurkeztu dute, Gasteizen. ©Raul Bogajo / FOKU

Emakumeentzako jai giro «seguruak» sortu nahi ditu Emakundek

Oihane Puertas Ramirez

«Berdintasunezko jaiak» lortzeko asmoz, festetako indarkeria matxista prebenitzeko gida ondu du Emakundek, Eudel eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiekin elkarlanean. Udalei, jai batzordeei, ostalaritzari, txosnei eta jai ekitaldiak programatzen dituzten kolektiboei zuzendu diete.

Josu Erkoreka, gaur, Eusko Legebiltzarrean ©L. Rico/ Efe

Erkorekak esan du Bilboko hilketen auziak loturak dituela nazioartean

Edurne Begiristain

Eusko Legebiltzarrean agerraldia egion du Segurtasun sailburuak, eta jakinarazi du Ertzaintzaren barruan izandako filtrazioak ikertzen ari direla.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...