Begia Tokion

Euskal Herriko bost kirolari lehiatuko dira ostegunean

Asier Martinez 110 metroko hesiduneko finalean ariko da; Peñak K2 1.000 metroko finalerdia izango du; Aginagaldek eta Gurbindok eskubaloiko finalerdia jokatuko dute; eta Ziganda golfeko bigarren txandan lehiatuko da.

Asier Martinez Tokioko Olinpiar Jokoetako finalerdian. ALBERTO ESTéVEZ, EFE
Oihane Puertas ONA
2021eko abuztuaren 4a
16:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herriko bost kirolari lehiatuko dira bihar, abuztuak 5, Tokion. Carlota Ziganda izango da jokatzen lehena: 00:30etik aurrera ariko da golfeko bigarren txandan. Gaur hasi du lehia Tokioko Olinpiar Jokoetan, eta lehen egun oso ona egin du. Larunbatera bitartean jokatuko da lehiaketa, eta guztira kolpe gutxien behar izan dituenak irabaziko du urrea.

03:34ean ariko da Iñigo Peña. Paco Cubelosekin batera lehiatuko da K2 1.000 metroko finalerdian, eta sailkatzen badira, egun berean jokatuko dute finala.

04:55ean, berriz, Asier Martinezen txanda izango da: 110 metro hesiduneko finalean lehiatuko da. Nafarraren lehen Olinpiar Jokoak dira, eta finalerako sailkatzea lortu du, bere marka hobetuta.

Julen Aginagaldek eta Eduardo Gurbindok 14:00etan jokatuko dute finalerdia, Danimarkaren aurka. Aurrera egiten badute, abuztuaren 7an izango dutela finala.

Tokio 2020ko egutegia eta proben ordutegiak kontsultatu hemen: Egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.