Euskal Herriko bost kirolari lehiatuko dira bihar, abuztuak 5, Tokion. Carlota Ziganda izango da jokatzen lehena: 00:30etik aurrera ariko da golfeko bigarren txandan. Gaur hasi du lehia Tokioko Olinpiar Jokoetan, eta lehen egun oso ona egin du. Larunbatera bitartean jokatuko da lehiaketa, eta guztira kolpe gutxien behar izan dituenak irabaziko du urrea.
03:34ean ariko da Iñigo Peña. Paco Cubelosekin batera lehiatuko da K2 1.000 metroko finalerdian, eta sailkatzen badira, egun berean jokatuko dute finala.
04:55ean, berriz, Asier Martinezen txanda izango da: 110 metro hesiduneko finalean lehiatuko da. Nafarraren lehen Olinpiar Jokoak dira, eta finalerako sailkatzea lortu du, bere marka hobetuta.
Julen Aginagaldek eta Eduardo Gurbindok 14:00etan jokatuko dute finalerdia, Danimarkaren aurka. Aurrera egiten badute, abuztuaren 7an izango dutela finala.
Tokio 2020ko egutegia eta proben ordutegiak kontsultatu hemen: Egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun