Begia Tokion

Euskal Herriko hamar kirolari lehiatuko dira asteburuan

Simon, Zubimendi, Moncayola, Merino eta Oiartzabal Brasilen aurka ariko dira futboleko finalean; Aginagalde eta Gurbindo brontzeagatik lehiatuko dira eskubaloian, eta Munarriz waterpoloan; Zigandak golfeko azken txanda jokatuko du, eta Elena Loyok maratoia korrituko du.

Mikel Oiartzabal gol bat ospatzen, Tokioko Olinpiar Jokoetan. GONZALO ARROYO, EFE
Oihane Puertas ONA
2021eko abuztuaren 6a
17:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herriko hamar kirolari lehiatuko dira asteburuan Tokion: hamar bihar, abuztuak 7, eta bat igandean, abuztuak 8. Elena Loyo izango da lehena, ostiraletik larunbaterako gauerdian hasita. Maratoia korrituko du, eta aurrenekoz lehiatuko da Olinpiar Jokoetan.

Carlota Ziganda izango da hurrengoa: golfeko laugarren eta azken txanda jokatuko du, 00:30ean. Gaurko txandan aurreko egunetako marka hobetu du golf jokalariak, eta postu bat igo du.

Julen Aginagalde eta Eduardo Gurbindobrontzeagatik lehiatuko dira, Egiptoren kontra, 10:00etan. Danimarkak 23-27 irabazi zion Espainiari finalerdietan, eta euskal herritarrek ez zuten domina ziurtatzerik izan.

13:30ean, berriz, Unai Simon, Martin Zubimendi, Jon Moncayola, Mikel Merino eta Mikel Oiartzabal finalean lehiatuko dira Brasilen aurka, 13:30ean. Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak 0-1 irabazi zion Japoniari finalerdietan, eta, modu horretan, finalerako sailkatzea lortu zuen.

Igandean, Alberto Munarriz brontzezko dominagatik lehiatuko da Hungariaren kontra, 06:40ean. Espainiako selekzioak 10-9 galdu du finalerdietan Serbiaren aurka, eta Munarrizek ezin izan du finalerako txartela lortu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.