Burujabetza

Orreaga taldeak Euskal Estatua aldarrikatzeko ekitaldia antolatu du abuztuaren 15erako

Abuztuaren 15ean izango da ekitaldia, Askatasunaren Egunean, 12:00etan, Pasai Donibaneko (Gipuzkoa) Santiago plazan.

Orreaga taldearen ekitadia, Euskal Herriaren independentziaren alde. Artxiboko irudia. IDOIA ZABALETA/ FOKU
unai etxenausia
2021eko abuztuaren 9a
16:39
Entzun 00:00:00 00:00:00

Orreaga talde abertzaleak ekitaldia antolatu du Pasai Donibanen (Gipuzkoa),abuztuaren 15erako, Askatasunaren egunerako; Altxa burua: Euskal Estatua gara! izango da ekinaldiaren leloa. Santiago plazan, 12:00etanegingo dute ekitaldia,baina, aurrez,Bizkaia plazan bilduko dira, 11:30ean.

«Herri zapalduak duen arrazoiaren indarra metatzeko abertzale guztiei dei egin die taldeak. Adierazi dutenez, Euskal Herriaren egoeraren diagnosiak erakusten du herri okupatu bat» dela eta, horregatik, erabakimena beste batzuen esku dagoela.

Iragana oroitarazi dute ekitaldirako deia egin duten oharrean. Salatu dute aspaldi Euskal Estatua «lapurtu» zutela, eta horrek automatikoki arrazoia ematen diela abertzaleei; justifikazio gehiago gabe. Are, abertzaleek ondorengo zeregina daukatela nabarmendu nahi izan dute: «Guri dagokiguna da frantsesek eta espainolek euren instituzioak guretik ateratzea, hori da gure arrazoiaren indarra». Eta arrazoia armatzat hartzen dute: «Zoritxarrez, indarraren arrazoia da nagusi. Baina arrazoiari uko egiteak ez du zentzurik, tresna garrantzitsu bat delako, askatasunerako arma bat». Espainia eta Frantzia estatuen zilegitasuna ere gaitzetsi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.