Enpresak

Ingeteamek Mexikon inoiz lortutako kontraturik handiena eskuratu du

Argindar hornikuntza sarerako 103 koadro elektriko egingo ditu Ortuellako lantegian.

Ingeteamek Mexikorako egingo dituen koadro elektrikoak. INGETEAM
Iker Aranburu.
2021eko abuztuaren 11
11:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Mexikoko Argindar Batzorde Federalak Ingeteam enpresaren esku utzi du bere sarea berritzeko kontratu garrantzitsu bat. Zehazki, Bizkaiko konpainiak 103 koadro elektriko egingo dizkio. Horien bidez, argindar banaketa babestu, kontrolatu eta neurtu egiten da. Ingeteamek ziurtatu du inoiz Mexikon lortutako kontraturik handiena dela, baina ez du zehaztu zenbat diru jasoko duen.

Ingeteamek Ortuellako lantegian (Bizkaia) egingo ditu koadroak. Gaitasun teknologiko handikoak direla nabarmendu du, eta, aurrez aurre ez ezik, Internet bidez ere programatu eta kontrolatu daitezkeela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.